Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KULTURA

Jaso Ikastolaren ‘1937’ musikala bihar estreinatuko da

50 ikaslek eta 4 irakaslek parte hartu dute musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizunaren sorkuntzan

Miren Mindegia - 2018(e)ko maiatzaren 3a, osteguna - 06:02etan eguneratua

‘1937’ musikalaren lau zuzendariak, obran parte hartzen duten ikasleetako batzuekin.

‘1937’ musikalaren lau zuzendariak, obran parte hartzen duten ikasleetako batzuekin. (IBAN AGUINAGA)

Galería Noticia

‘1937’ musikalaren lau zuzendariak, obran parte hartzen duten ikasleetako batzuekin.

iruñea- Hilabeteetako lanaren ondoren, iristear da egun handia. Bihar, Jaso Ikastolak bere musikal berria estreinatuko du Barañaingo Auditorioan. Bi emanaldi izanen dira, goizekoa ikasleei bideratua izango da, eta arratsaldeko 20.00etan, publiko guztiarentzat irekitako funtzioa eskainiko da. 1937 musikalak memoria historikoa aldarrikatzen du, urte hartan gertatutakoa berreskuratuz.

Gernikako antzerki konpainia bat du protagonista obrak. 1937ko bonbardaketan hil zirenei omenaldi bat egiteko asmoarekin, musikal bat sortu nahi dute konpainiako kideek. Baina ez da dena dirudien bezain erraza izango. Mikelen beharra eta Madalen eta Maitederren ametsak kolokan jarriko dira entsaioetan zehar.

Denetara, 12 eta 16 urte bitarteko 50 ikaslek parte hartu dute musikala sortzen, ekoizpenaren alor guztietan: gidoia idatzi, argiztapena eta eszenografia sortu, koreografiak egin, antzeztu, dantzatu eta kantatu. Lan guzti horren zuzendaritzan, ikastolako lau irakasle aritu dira: Imanol Janices, Edu Serna, Irantzu Zabalza eta Nerea Martínez.

Atzo musikalaren zuzendariek azaldu zuten moduan, ikuskizun hau Jaso Ikastolak azken urteetan egin duen lanaren jarraipena da. Aurreko urteetan zehar plazaratu dituzten beste bost musikalen formatuari jarraiki, kantua, dantza, akrobaziak eta efektu bereziak eskutik doaz ordubete eta 35 minutuko iraupena duen emanaldian.

Sernak aurkezpenean azaldu zuen bezala, “bi ideia nagusitzen dira ikuskizun honetan: bata, solidaritatearen indarra eta taldearen garran-tzia arazoei aurre egiterako orduan;eta bigarrena, Gernikan gertatutakoa onartzeko beharra eta egindako akatsetaz ikastearen garrantzia”.

Jaso Ikastolaren musikalaren edizio berri honek dakarren nobedade garrantzitsuenetako bat, halaber, ikuskizunaren gaia lantzeko baliatuko den unitate didaktikoa da. Adin desberdinetara egokitutakoa, 1937ko bonbardaketa eta memoria historikoaren gaiak lantzeko ariketek osatzen dute unitatea, ikuskizunaren aurretik eta ondoren egingo direnak.

Talde lana Jaso Ikastolak garatzen duen proiektu honen berezitasunetako bat, Zabalzak adierazi bezala, talde lana da. Izan ere, zortzi hilabetez aritu dira euskara eta arte eszenikoen diziplina desberdinak sustatzea helburu duen musikala ekoizten. “Proiektu honek, helburu batzuk dituen oinarri pedagogiko argia dauka”, azaldu zuen. “Alde batetik, beraiek dena egitea da helburua: koreografiak sortu, gidoiak idatzi, atrezzoa egin... Dena guk gidatuta, baina beraiek eginda azken batean. Autonomia garrantzitsua da”. Bestalde, “lotsatia den edo autoestimu baxua daukan jendearentzat oso onuragarria” dela ere adierazi zuen Zabalzak.

Horrekin bat egiten du musikaleko aktore eta abeslarietako bat den Jon Sarasola ikasleak ere. Laugarren urtea da Sarasolak musikalaren proiektuan parte hartzen duela eta, tarte horretan, jendaurrean aritzea kostatzen zi-tzaiolako argiztapena eramaten zuten ikasleak oholtza gainera atera eta abestera igarotzen ikusi ditu.

Ikuskizunaren aurkezpenean parte hartu zuten lau ikasleek -Maider Bastarrika, Jon Sarasola, Maialen Ayestarán eta Imanol Uriarte- , estreinaldirako urduri baina gogotsu daudela erran zuten. “Irrikitan nago ostirala heltzeko”, adierazi zuen Ayestaranek.

etiquetas: nafarroa, ikastolak, jaso


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902