Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Manolo Mugertza eta Ibon Altzelai Legazpiko la Salle eskubaloi taldeko kideak

“Emazteek ere eskubaloian jokatu zuten: bestela, ez zen posible izango guk La Salleri horrenbeste denbora ematea”

Manolo Mugertzak eta Ibon Altzelaik ia bizitza osoa daramate Legazpiko La Salle eskubaloi taldean. Egun, Altzelai lehendakaria da eta Mugertza entrenatzailea

Asier Zaldua - 2018(e)ko maiatzaren 3a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Manolo Mugertza eta Ibon Altzelai

Manolo Mugertza eta Ibon Altzelai

Galería Noticia

Manolo Mugertza eta Ibon Altzelai

legazpi- Eskubaloiak indar handia izan du beti Legazpin. Iaz La Salle klubak 50 urte bete zituen eta aurten gizonezkoen lehen taldeak Gipuzkoako Lurraldeko Txapelketa irabaztea lortu du. Igoera faseko hurrengo partida larunbat honetan jokatuko dute, 19.00etan, Legazpiko kiroldegian.

Zenbat urte eman zenituzten eskubaloian jokatzen?

-Manolo Mugertza (M.M.): Nire garaian kadete mailan hasten ginen. Soldadutzara joan arte jokatu nuen. Zortzi bat urte.

-Ibon Altzelai (I.A.): Ni 14 urterekin hasi nintzen, kadete mailan, eta 25 urterekin utzi nuen. Entrenatzaile izateko utzi nion jokatzeari.

Elkarrekin jokatu al zenuten?

-M.M: Lehen taldean elkarrekin jokatu genuen. Bigarren Nazionalean hartu genuen eta jaitsi egin genuen.

Nolako jokalariak zineten?

-M.M: Ni atezaina nintzen. Ibon, berriz, zentrala zen. Oso jokalari ona zen. Zentralak entrenatzaile onak izaten dira. Titulu nazionala du.

30 urte daramatzazue klubean.

-I.A: 30 urte hauetan, jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzako kide izan naiz. Lehen urtea dut lehendakari karguan.

-M.M: Bere garaian, jokatzeaz gain, ikastetxeetan entrenatzaile lana egiten genuen. Bizitza osoa daramagu La Sallen.

La Salle zuen bigarren familia da.

-M.M: Semeari nire lanbidea zein zen galdetu zioten eta entrenatzailea nintzela erantzun zuen!

-I.A: La Salle bizitzeko era bat da nire-tzat. Nire emaztea (Nerea Comontes) nire jokalaria izandakoa da. Eskubaloiak aisialdiko denbora kendu digu, baina gauza asko eman dizkigu.

-M.M: Nire emazteak (Itziar Martinez de Albeniz) ere eskubaloian jokatu zuen. Hala izan ez balitz, ez zen posible izango guk La Salleri hainbeste denbora ematea. Gure emazteak partidak ikustera etortzen dira, beti laguntzeko prest daude...

Zuen seme-alabek ere eskubaloian jokatzen al dute?

-M.M: Neskak, bai.

-I.A: Zaharrenak haurren taldean jokatzen du. Besteak txikiak dira oraindik.

Eskubaloia benetan gustuko duzue.

-I.A: Eskubaloia maite dugu. Emazteak ere entrenatzaile titulua du, berarekin Euskadiko eta Gipuzkoako selekzioak entrenatu ditut, maia-tzean Budapestera goaz emakumezkoen Lauko Finala ikustera...

Nolatan zaletu zineten?

-M.M: Nire anaiak jokatzen zuen eta nik ere probatzea erabaki nuen. Miguel Angel Burguera zenak lan handia egin zuen eskubaloiaren alde. Jende asko bere eskutik hasi zen. Fundamentu handia zuen. Jende askok jokatzen zuen. Igandetan jendea, mezetara joan beharrean, La Salle ikastetxeko patiora joaten zen eskubaloi partidak ikustera.

-I.A: Nire kasuan, Miguel Angelek eskubaloira bideratu zigun eta txapeldunorde gelditu ginen Gipuzkoa mailan. Arrakasta horrek lagunduta, eskubaloian jokatzen jarraitu genuen.

Anekdota asko izango dituzue.

-M.M: Soldadutza Ceutan hasi nuen eta heldu eta berehala kapitainak deitu zidan. Beldurrez akabatzen joan nintzen. Eskubaloian jokatzen al nuen eta Miguel Angel Burguera eta Ernesto Gamiz ezagutzen al nituen galdetu zidan. Baietz eran-tzun nion eta primerako soldadu-tza pasako nuela esan zidan. Gipuzkoako Federazioko entrena-tzailea izana zen.

-I.A: Behin, Arrasateko taldea entrenatzen nuenean, Bartzelonara joan ginen jokatzera. Itzuleran fisioterapeuta han ahaztu genuen. Realaren porra egiten hasi ginenean konturatu ginen han utzi genuela.

Nola ikusten duzue kluba?

-I.A: Gure kluba asko aldatu da azken urteetan. Garai batean mutilen lehen taldea gorago zegoen, baina egun talde gehiago ditugu. Bai nesketan eta bai mutiletan, maila guztietan taldeak ditugu. La Salle kluba asko hazi da eta osasuntsu ikusten dut.

-M.M: Harrotasunez esan dezakegu neskak mutilak baino gehiago direla. Duela hiru urte nesken aldeko apustua egin genuen eta fruitua eman du. Bederatzi talde ditugu: bost neskenak eta lau mutilenak. 120 fitxa inguru ditugu.

Ane Encina legazpiarrak Bera Bera taldean jokatzen du, gainera.

-I.A: Kadete maila arte gurekin jokatu zuen. Ondoren, Usurbilen, Ermuan eta Bera Beran jokatu du. 50. urteurrena ospakizunera Bera Bera taldea gonbidatu genuen eta harmailetan neskak ikustea oso pozgarria izan zen.

Gizonezkoen lehen taldea mailaz igotzeko jokatzen ari da.

-I.A: Azkeneko bi urtetan taldea ez zen osatzen eta, ondorioz, emaitzak ez ziren heltzen. Irailean Manolok hartu zuen taldearen ardura eta taldea osatzea lortu duenean, emai-tzak heldu dira.

Penaltiak

La Salletik pasa den jokalari onena. Mikel Mugerza eta Ane Encina. Beste batzuk ere oso onak izan dira (biak).

Zuen jokalari kuttuna. M.M.: Lorenzo Rico atezaina. I.A.: Magnus Wislander.

Asobal ligako talde kuttuna. M.M.: Bidasoarekin asko gozatu dugu. Europan zehar bidaiatu dugu, Leonen Kopa irabazten ikusi genuen...


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902