Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

“Makillatzerako orduan beharrezkoa da azala ondo zaindu eta base ona erabiltzea”

Batez ere, argazki sesioetan lan egiten du Karmele Diez beasaindarrak. Kanpaina desberdinetan protagonista diren modeloen makillajea egiten du

M. Aranburu - 2018(e)ko maiatzaren 2a, asteazkena - 06:02etan eguneratua

Karmele Diez.

Karmele Diez.

Galería Noticia

Karmele Diez.

beasain- Goizean goizetik estudioan sartu eta ohituta dago Karmele Diaz beasaindarra lan ordu luzeetako egunetara. Makillajea da bere espezialitatea, adar horri lotutako ikasketak egiten ari baita Bartzelonan. Hala ere, lanean dabil eta egunero “gauza eta inspirazio desberdinak” bilatzen eta egiten dituela nabarmendu du koloreen artistak.

Jendea makillatzen lan egiten duzu... nolakoa izaten da zure laneko egun bat?

-Lan honetan errutinarik ez da existitzen, egun guztiak dira erabat desberdinak. Azken finean egunero makillaje desberdin bat egiten dut, inspirazio edo kontzeptu ezberdinak landuz. Horixe da lanbide honetaz gehien gustatzen zaidana, ez dagoela errutinarik eta horrek aurrera jarraitzeko indarra ematen dit, ez naiz geldirik egoten.

Bestalde, normalean, argazki sesioetan egiten dut lan. Honelakoak izaten dira normalean egun horiek: goizean goiz jaiki, estudio batean sartu, egin beharreko makillajeak egin eta orduak eta orduak pasatzen ditugu bai estilistak, argazkilariak, modeloak eta bertan gauden guztiok, behar dugun materiala lortu arte.

Lan horretara iristeko zer da ikasi duzuna?

-Orain dela bost urte, Batxilergoa bukatu nuenean, ile-apainketa ikasten hasi nintzen eta ikasketa horiek amaitutakoan Bartzelonara etortzea erabaki nuen makillajea ikasteko. Lehengo urtean Curso superior de maquillaje de cine, TV y moda con caracterización y protesis deituriko ikastaroa egin nuen eta aurten Master de alta especialización deituriko ikastaroa egiten ari naiz.

Esperotakoa aurkitu al duzu makillajearen mundu honetan?

-Egia esanez gero, ez nuen espero makillajearen mundua horren zabala izango zenik... Buruan nuena baino aukera gehiago aurkitu ditut bi urte hauetan. Zortez espero nuena baño positiboagoa da guzti hau.

Lan honen alderik ilunena zein dela esango zenuke?

-Zalantzarik gabe alderdirik zailena artearen edo kreatibitatearen balioespen eza da. Esaterako, ikasi bitarteko lan gehienak ez dira ordainduak izaten. Zailena nire pasioa lanbide bihurtzea da.

Zein gomendio emango zenizkioke makillatzen den bati? Hau da, zer da zuretzat makilatzerakoan bai edo bai kontuan hartu behar direnak?

-Egiten ditudan lan guztietan behin eta berriz nabarmentzen didaten gauza azal polit bat ikustea oso garrantzitsua dela da;beraz, gomendio moduan azala zaintzeaz gain makillaje base ona erabiltzea eta hori bakoitzaren azalaren tonalitatekoa izatea gomendatuko nuke.

Eta inolaz ere egin behar ez dena?

-Kalitate baxuko produktuak erabiltzea ez da batere gomendagarria, arazo ugari ekartzen baititu epe luzera. Gure azalak nahitaez makillajearen sustantzia ezberdinak xurgatzen ditu eta horregatik da horren garrantzitsua produktu onak erabiltzea.

Makillatzerako orduan gustatzen zaizu arriskatzea? Esaterako, kolore biziak erabiltzea?

-Arriskatzea gustatzen zait baina ez dut uste kolore biziak erabiltzea beharrezkoa denik horretarako. Gehiago gustatzen zait kontzeptu berriekin arriskatzea edo estilo ezberdinekin jokatzea. Egoera ezberdinek ere garrantzia handia dute kasu hauetan, ez baita berdina ezkontza baterako makillatzea edo editorial bateko makillajea egitea, baina bai, normalean gustatzen zait arriskatzea eta gauza berriak probatzea.

Makillatzea bezain garrantzitsua dela desmakillatzea esan ohi da. Ados zaude esaldi horrekin?

-Makillatzea baño garrantzitsuagoa dela esango nuke. Azal polit bat edukitzeko eta makillajea txukun eta garbi ikusteko ezinbestekoa da azal zaindua izatea eta horretarako goizez nahiz gauez azala garbitzea oso garrantzitsua da;bai makillatuta gaudenean baina baita makillatu gabe gaudenean ere. Lehen aipatu dudan bezala, oso garrantzitsua da azala ondo ikustea eta pausu horiek ematea oinarrizkoa da hori lortu nahi badugu.

Gipuzkoatzen

Mendi bat. Txindoki, igo dudan azkena delako.

Hondartza bat. Zarauzkoa, batez ere gehien zapaldu dudan hondartza delako.

Paisaia bat. Amak esaten duen moduan, Lazkaomenditik ikusten diren paisaiak ez daude edonon.

Festa edo ekitaldi bat. Beasaingo festak, bi aste barru hasten direlako ta dagoeneko gogoa ere somatzen delako.

Gipuzkoako zure txoko gustukoena. Olaberrian dagoen parketxo txiki bat da, mahaiez beteta dagoena.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902