Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Dendari eta adinekoen arteko lan saioak antolatzen

Maiatzan bi lansaio ospatuko dira gertuko merkataritzak jokatzen duen paperari buruz hausnarke partekatu bat egiteko

2018(e)ko maiatzaren 2a, asteazkena - 13:08etan eguneratua

Galería Noticia

DONOSTIA. Donostia Lagunkoia programaren bitartez, Donostiako merkatarien elkarteak aktiboki ari dira parte hartzen merkataritza lagunkoirako estrategiak abiarazten, adinekoei arreta lagunkoiagoa eman dakien. Bide honetan aurrera egiteko, Euskadi Lagunkoia programarekin lankidetzan, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatuta eta Matia Institutuak abiarazita, bi lansaio egingo dira adinekoekin eta merkatariekin, eta xede hauek izango dituzte:

- Eremu bat sortzea adinekoek eta merkatariek zahartzen ari den hiri batean gertuko merkataritzak jokatzen duen paperari buruz hausnar eta hitz egin dezaten.

- Adinekoek saltokietan topatzen dituzten eta merkatariek adineko bezeroekiko dituzten errealitateak, kezkak eta beharrak ezagutzea.

- Definitzea nolakoa izan behar lukeen merkataritza lagunkoiak.

Saio hauek, maiatzaren 8 eta 9an ospatuko dira, Tabakalerako Kutxa Kulturen espazioetan, Kutxa Fundazioaren lankidetzari esker;horietan partaidetzazko dinamiken bidez eta kolektiboki, merkataritza lagunkoitzat jotzen dugun horren atributuak zehaztu nahi dira, bai eta komunitatean adinekoei laguntzeko eta arreta emateko sareetan merkataritzaren funtsezko zeregina aintzatesteko eta indartzeko estrategiak ere. Zahartzen garenean, hurbileko merkataritza bereziki garrantzitsu bihurtzen da gizarte-ehun baten zati gisa, zeinak, produktuen eta zerbitzuen kalitatea bermatzeaz gain, askotan harreman sozialen katalizatzaile gisa jokatzen baitu, gure kale eta auzoak humanizatuz eta haiei profil propioa emanez.

Donostiako Sustapenak eta Donostiako merkatarien elkarteek (San Sebastián Shops, Auzoa, Dendass, Merkataritza Federazioa eta Zaharrean) lan horretatik ateratzen diren ondorioak aztertuko dituzte, zehazteko zer urrats egin behar diren hurrena Donostian Merkataritza Lagunkoia ekimena garatzeko eta zabaltzeko.

Euskadi Lagunkoia ekimenaren "Establezimendu lagunkoiak" programa eta haren plan pilotoa Donostian

Aipatutako tailerrei esker, Euskadi Lagunkoiaren, Donostia Sustapenaren eta merkatari elkarteen (San Sebastian Shops, Auzoa, DendaS.S., Merkataritza Federazioa, eta Zaharrean) arteko elkarlanaren bidez, urratsak egingo dira Establezimendu Lagunkoiak programan. Helburua da praktikan jartzea Donostian tailerretan lortutako ezagutzak eta tresnak, eta dinamika berriak sortzea Euskadi Lagunkoia ekimenak EAEko udalerrietan sustatzen duen programari begira.

Programa horren baitan, dagoeneko 300 tailer baino gehiago egin dira EAEko hiri eta herrietan. Saio horietan, aholkuak eta jarraibideak ematen dira kalitatezko zerbitzua emateko bezeroei eta, bereziki, pertsona adindunei, aintzat harturik azken horiek hainbat arlotan dituzten beharrak eta gabeziak: mugitzeko zailtasunak, ikusmen edo entzumen arazoak edo narriadura kognitiboa.

Donostiako Sustapena eta komertziante elkarteen lidergoa

Donostiako Sustapenak -udal sail hori Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren mende dago, eta Donostiako merkataritza lagunkoiaren ekimenaren buru da-, hiriko merkatarien elkarteekin batera (San Sebastian Shops, Auzoa, Dendass, Merkataritza Federazioa eta Zaharrean), ebaluatu du zenbaterainoko interesa dagoen Donostian ekimen hori bultzatzeko. Elkarteek hasieratik erakutsi dute ekimenarekiko interesa, eta beren bazkideen parte-hartze aktiboa eskaini dute adinekoen bizitza erraztuko duten neurriak inplementatzeko. Hala, une honetan, hiriko saltokiek informazioa dute adinekoekiko ingurune lagunkoiak sustatzen dituzten neurriak inplementatzeko beren saltokietan. Gainera, egiaztatu da saltoki askok jada askotariko ekintzak egiten dituztela behar duten adinekoei laguntzeko, nahiz eta halako jardunbideak ez dauden egituratuta eta ikusgaitasuna falta zaien



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902