Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostiatik Holandara

EMUSIK Jaialdia Maiatzaren 3an hasiko da eta parte hartzaileetako ugarik, 199 guztira, Europako Musikari Gazteen Jaialdian parte hartuko dute

2018(e)ko maiatzaren 2a, asteazkena - 13:11etan eguneratua

Emusik

Galería Noticia

Emusik

DONOSTIA. 2016. urtean, Donostia Europako Musikari Gazteen Jaialdiaren anfitrioi izan zen. Europa osotik etorritako musikari zein dantzarik parte hartu zuten Emusik 2016 festan. Aurten jaialdia Holandan ospatuko da, Sneek hirian hain zuzen, eta Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako musikari zein dantzariak Donostiar enbaxadore izango dira bertan. 199 gaztek bidaiatuko dute Sneek hirira, 129 donostiar, 16 errenteriar, 26 oñatiar eta 28 azkoitiar izango dira bertan. At the Watergate jaialdia maiatzaren 8tik 11ra arte izango da.

At the Watergate jaialdia baino egun batzuk lehenago Donostian ospatuko dugu EMUSIK 2018. Hiru eguneko jaialdiaz gozatzeko aukera izango da maiatzaren 3tik 5era. Emanaldi ugari eta musika onaz zein dantza ederrez gozatzeko aukera bikaina izango da.

Bi kokaleku izango ditu jaialdiak: Antzoki Zaharra eta Blas de Otero plaza
• Maiatzak 3: 19:00etatik aurrera - Antzoki Zaharra. Jaialdiaren irekiera
• Maiatzak 4: 17:00 - 22:00 - Blas de Otero plaza
• Maiatzak 5: 16:30 - 22:00 - Blas de Otero plaza

MAIATZAK 3 - ANTZOKI ZAHARRA

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da emanaldia. Doako sarrerak ostegunean goizeko 11:30etatik 13:30etara lortu daitezke edo 17:00etatik aurrera lehiatilan. Emanaldia 3 urtetik gorakoentzako dela ohartarazi nahi dugu.

Donostiko zein Azkoitiko musikariz osatutako emanaldi oso berezia da Antzoki Zaharrean izango dena. Donostiko kameratak;hari orkestra eta Euskal Konboa eta Azkoitiko Bizkargi Abesbatzak Juantxo Zeberiok konposatutako kantak eta moldatutako euskal kanta famatuak interpretatuko dituzte. Kontzertuko parte hartzaile guztiak Holandan izango dira gure kanta ezagunenak interpretatzen.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902