Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Milioi bat euroko inbertsioa egin zuen Donostia 2016 Fundazioak 2017an

Tokiko Gobernu Batzordeak Fundazioari baimena eman dio 2017an egindako proiektuak ordaintzeko

2018(e)ko maiatzaren 2a, asteazkena - 13:14etan eguneratua

Galería Noticia

DONOSTIA. Milioi bat euroko inbertsioa egin zuen 2017an Donostia / San Sebastian 2016 Fundazioak Europako Kultur Hiriburuaren Legatuarekin lotura duten hainbat jardueratan. Diru-kopuru hori Fundazioa osatzen duten erakundeen artean banatu da, Legatuan aurreikusita zeuden proiektuak garatzeko.

Donostiako alkate Eneko Goiak azpimarratu du, Donostiako Udalak jarraitzen duela Legatuak aurreikusitako hainbat proiektu garatzen elkarte eta erakunde desberdinekin elkarlanean. Beste proiektu batzuk aldiz, Udalak berak bere gain hartu ditu eta, esaterako, Olatu Talka - maiatzaren 25etik 27ra egingo da aurten - Donostia Kulturaren aurrekontutik finantzatzen da.

Hortaz, 2017an Donostiako Udalak San Telmo Museoaren bitartez "Zurekin Donostia sortzen dugu" eta "Europako elkarrizketak" proiektuak garatzen jarraitu ditu.

Era berean, Donostia Kulturak segidako proiektuekin jarraitu du: "Mugaz gaindiko Koreografia zentroa" Miarritzeko Malandain Balet-arekin batera - gainera, baletarekin lankidetza hitzarmena indartu du Udalak -;"Kimu" Euskal Kulturen Elkargoarekin batera - beste hiru urtez luzatu du Udalak lankidetza -;edo "Glad is the day" festibala - 2017an egin zen eta 2018an ere egingo da -.

Donostiako Udalak, halaber, Maider Lopez-en Iturriak proiektuari ekarpena egiten jarraituko dio eta aztertzen ari da erakusketa beste leku batean jartzea.

Bide ardatzen margotze-lanak

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, API Movilidad S.A. enpresari segidako bi kontratuak esleitzea: Esparru Akordioaren lehen multzoko , hain zuzen ere bide ardatzak margotzeko, hirugarren kontratu eratorria;eta Esparru Akordioaren bigarren multzoko, hain zuzen ere, seinale horizontalen elementuak margotzeko, laugarren kontratu eratorria.

Lehendabiziko kontratuak 20.000 euroko kostua du, eta bigarrenak, 35.000 euroko kostua.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902