Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
urola garaia

Hasi dira Legazpiko jaiak, Sorgintxulokoen eskutik

Gaur txirrindulari proba eta haurren danborrada egongo dira

Asier Zaldua - Martes, 1 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Sorgintxuloko egungo eta garai bateko kideak, sagardoarekin topa egiten.

Sorgintxuloko egungo eta garai bateko kideak, sagardoarekin topa egiten.

Galería Noticia

Sorgintxuloko egungo eta garai bateko kideak, sagardoarekin topa egiten.

legazpi- Legazpiarrak Santikutz jaiak ospatzen ari dira dagoeneko. Atzo eguerdian Sorgintxulo aisialdi taldekoek pregoia irakurri zuten eta, ondoren, suziria piztu zuten.

Sorgintxulok 20 urte bete ditu. Bi hamarkada daramatza Legazpiko gaztetxoentzat ekitaldiak antolatzen eta baloreak transmititzen.

Beteranoen izenean Iker Azpeitiak hitz egin zuen. “Makina bat kanpamentu, hamaika ekintza eta hainbat eta hainbat bizipen. Ehunka gaztetxok izan dute guzti hau bizitzeko aukera, batzuk haur bezala eta beste askok, haur izan eta gero, baita begirale gisa ere. Pentsa, gaur egun taldean dauden batzuk jaio gabe zeuden oraindik gu lehen pausoak ematen hasi ginenean. 150 pertsona baino gehiago izan gara, era batera edo bestera, hau posible egin dugunak. Zorionak guztioi!”.

Gazteen izenean Judith Velasco, Maddi Alustiza eta Jone Narbaizak hitz egin zuten. Herritarrei eta udalari eskerrak eman zizkieten, umoretik. “Eskerrak eman nahi dizkiegu herriari eta udalari aukera hau emateagatik. Urte guztian zehar lan gutxi egin dugula eta... pregoia prestatu behar oraingoan”. Begiraleei, sukaldariei eta beraien ekin-tzetan parte hartu duten gaztetxo guztiei ere eskerrak eman zizkieten.

Salaketa Salaketarako tartea ere izan zuten. “Gu festetan murgilduta gauden bitartean, hainbat bidegabekeria ditugu inguruan: Altsasuko eta Errenteriako gazteak, La Manadaren epaiketaren sententzia lotsagarria...”.

Festak ondokoarekiko errespetuz ospatzea eskatu zuten. “Santikutzak legazpiar guztion festak dira eta elkarbizitza eta errespetua beharrezkoak dira. Ez dugu onartuko jarrera xenofobo, homofobo, arrazista, transfobo eta matxistarik. Ez da ez!”.

Bukatzeko, Aitziber Galdos eta Idurre Aldabaldetreku gogoratu zituzten. “Gure bi izarrak gidari ditugularik, jarrai dezagun herria sorgin-tzen!”.

Legazpiarrek jaietako bigarren eguna ospatuko dute gaur. Goizean Santikutz txirrindulari proba izango da, besteak beste. Arratsaldeko ekitaldi nagusia haurren danborrada izango da. Ondoren, Alaitasuna errondailak herriko kaleetan abestuko du eta DJ festa egongo da plazan. Gauerako bertso musikatuak eta DJ festa antolatu dituzte.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902