Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ordizia Basoa Banaketa saskibaloi taldea mailaz jaitsiko da

Martes, 1 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

ordizia- Ordizia Basoa Banaketa saskibaloi taldeak ez du denboraldia nahi bezala amaituko. Azken partida galdu ostean, talde ordiziarrak 12. postuan amaitu du eta beraz, mailaz jaitsiko da. Mutilek maila ona erakutsi dute baina agerian gelditu da aurkariak joko hobea egin dutela partida guzti hauetan eta era berean, esperientzia handiagoa izan dutela halako maila altuko kategoria batean aritzeko. - M.A.

beasain- Beasaingo Udalak, Goiz Alzheimer fundazioarekin batera programa berri bat jarri du abian Beasainen. Hori aurkezteko gaur izango dira hitzaldiak. Usurbe an-tzokian izango dute zita, eta bi aukera eskainiko dira;batetik, 12.30ean izango da eta bestetik, 17.30ean. Bertan azalduko dituzte zaintza, prebentzio eta osasun kognitiboari buruzko programa berri honen xehetasun guztiak. - M.A.

ordizia- Bihar, arratsaldeko 18.00-etan, Ordiziako EH Bildu alderdiak antolatuta, bertako Barrena kultur areto nagusian Oskar Matute Madrileko diputatua eta Leire Pinedo legebiltzarkidea pentsioen inguruan arituko dira hizketan. Solasaldi irekia izango da eta bertan pil pilean dagoen gaiak landuko dituzte. Besteak beste, etorkizuneko pentsioak nork konfirmatzen dituen galderari erantzungo diote. - M.A.

beasain- Maiatzaren 11n Beasainen ospatuko den Mariren Jaitsierarako dantza-entsegu egunak finkatu ditu Aurtzaka Dantza Taldeak. Datorrena maiatzaren 4an izango da, ilun-tzeko 19,30ean, Antzizar Kiroldegian. Iaz ezarritako sistemari jarraituz, 17 urte betetzen dituzten kintoek izango dute Sorgindantza eszenatoki gainen dantzatzeko ardura. Aurtengoan, 2001. urtean jaiotakoek izango dute ardura hori. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902