Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Trikitilari Gazteen txapelketa martxan da

Getariako Udalak antolatutako 19. edizioa maiatzaren 26an ospatuko da, Euskal Jai Egunean

2018(e)ko maiatzaren 1a, asteartea - 06:03etan eguneratua

Getaria- Getariako Udalak Trikitilari Gazteen 19. Txapelketa ospatuko du datorren maiatzaren 26an, herriko Euskal Jai Egunean eta izen-ematea dagoeneko zabaldu dute maiatzaren 17a arte.

Txapelketa arratsaldeko 17.00etan hasiko da Berdura plazan, eta 18 urte bitarteko gazteak hartu ahal izango dute parte. Udaletik jakinarazi dutenez, deialdi ireki bat denez, bikote asko apuntatuko balira, kanporaketa bat egongo litzateke txapelketaren aurretik.

OinarriakOinarrietan jasotzen denez, bikote bakoitzak hiru pieza jo beharko ditu: batetik, trikitia;bestetik, pot-pourria;eta azkenik, arin-arina, fandangoa edo porrusaldaren artean aukeratu ahal izango da. Bestalde, epaimahaiak honako gauzak baloratuko ditu: piezen zailtasuna, bat etortzea, kantua, dantzagarritasuna eta panderojolearen lana. Horretaz gain, baserritar erroparekin agertzea derrigorrezkoa izango da.

Hala, sei bikote sailkatuko dira. Lehenak, txapelak eta 250 euroko ordainsaria irabaziko du, bigarrenak 150 euroko saria, hirugarrenak 100 eurokoa, eta laugarren, bosgarren eta seigarren sailkatzen direnek 60 euro eskuratuko dituzte. Gainera, getariar bikote onenari ere saria emango zaio.

Lehiaketaren oinarriak Getariako udaletxean eta web orrian egongo dira (getaria.eus) eskuragarri, baina zalantzaren bat argi-tzeko edo izena emateko 943 896 024 telefonora deitu edo kultura@getaria.org helbidera idatzi beharko da. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902