Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Erroldatze-ziurtagiria, Udal web atarian eskuragarri

Deskarga egin ahal izateko beharrezkoa da webgunean zertifikatu elektronikoarekin edo B@KQ identifikatze-sistemaren bitartez sartzea

2018(e)ko apirilaren 30a, astelehena - 13:00etan eguneratua

Galería Noticia

DONOSTIA. Gaurtik aurrera, nahi duten donostiarrek aukera dute Erroldatze-ziurtagiria www.donostia.eus web gunearen bitartez zuzenean deskargatzeko. Horretarako, beharrezkoa da webgunean sartzeko hiritarren txartela ordenagailuan konektatuta izatea edo B@KQ identifikatze-sistemaren bitartez sartzea.

Lehendakaritza eta Gardentasun zinegotzi Juan Ramon Vilesek B@KQ sistema zer den azaldu du: "identifikatze- eta sinadura-sistema elektroniko aurreratu bat da. Oso erraza da erabiltzea eta, horri esker, Udalarekin zein Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazioekin harreman telematikoa egin daiteke. Eta sistema erabiltzeko ez da behar inongo software-rik instalatzea, ezta txartelak irakurtzeko gailurik ere".

Sistema honek sinadura digitala egiteko ziurtagiria atxikita darama. Ziurtagiri hori, erabiltzaile, pasahitz eta koordenada batzuekin batera, hiritarrei aukera emango die udal webgunean on-line egin daitezkeen tramiteak egiteko. B@KQ sisteman izena eman nahi duten donostiarrek - eta beraz e-Administrazioarekin tramiteak egiten hasi - Udalaren Udalinfo Arreta zerbitzuaren bulegoetan egin dezakete - Udaletxean, Morlansen eta Altzan - eta, bertan, sisteman sartzeko behar duten laguntza jasoko dute.

Horren harian, Vilesek honakoa esan du: "Aurrerapauso berri eta erabakiorra da hiritarrekin komunikazio elektronikoa sustatzeko. Eta helburua da e-administrazioa sustatzea eta gero eta zerbitzu gehiago eta hobeago eskaintzea egoitza elektronikoaren bitartez".

Lehendakaritza eta Gardentasuneko zinegotziak azpimarratu du, sistema erabiltzen hasi nahi izan dutela Erroldatze-ziurtagiria deskargatzeko aukera izateko nobedadearekin. Izan ere, hiritarrek Udalari egunero gehien eskatzen dioten gauza da Erroldatze-ziurtagiria eskuratzea. Eta, ondorioz, Erroldatze-ziurtagiria eskuratzeko modu berri hau egun daudenei batuko zaie. Egun Erroldatze-ziurtagiria Udalinfon bertaratuta, etxera postaz bidaltzeko eskatuta, eta posta elektronikoz bidaltzeko eskatuta eskuratu daiteke.

On-line egindako eskaerak

Gero eta gehiago dira Udalari webgunearen Bulego Birtualaren bidez zuzentzen zaizkion donostiarrak. Esaterako, martxoan Udalari egindako eskarien %13,7 - 1.500 eskaera gutxi gorabehera - Internet bidez egin ziren.

Gainera, Udala pixkanaka joango da tramite gehiago on-line egiteko aukera eskaintzen, eta besteak beste, azkenaldian honakoak gehitu dira: irabazi asmorik gabeko elkarteek diru-laguntzak eskatzeko tramitazioa - eskaeren %86,9 internet bidez egin dira - eta jarduera komunikazioak, besteak beste, pisu turistikoen jarduera komunikatzeko tramitazioa - eskaeren %60,7 internet bidez egin dira -.

Horiek horrela, Juan Ramon Vilesek segidakoa adierazi du: "Behin aurrerapauso garrantzitsu hau emanda, Udalak lanean jarraitzen du beste erakundeekin interoperabilitate zerbitzuak jartzeko eta, ondorioz, datuak eskuratu ahal izateko hiritarrei eskatu gabe".

Egun Udalak informazioa partekatzen du Foru Ogasunarekin, Lanbiderekin, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarekin eta Bidegirekin. Eta ondorioz, ez da beharrezkoa hiritarrek Erroldatze-ziurtagiria eskuratzea aipatutako erakunde horiekin hainbat izapide egiteko, izan ere Udalak erakunde horiei zuzenean ematen die.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902