Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Eva gaur

Ana Urkiza - 2018(e)ko apirilaren 30a, astelehena - 09:57etan eguneratua

Beti zalantza izpiarekin. Esandakoak esan eta frogatutakoak frogatuta ere, beti, demostratzen jarraitu behar. Evaren sagarraren gaineko kontakizunak zenbat kalte egin digun...

Epaiaren erabakia etsigarria izan da. Eredugarria izatea espero genuen. Etorkizuneko gertaerak ere azaldu ahal izateko adibidea. Iruñeako jaiei etiketa kentzeko estakurua. Gizonttoei eta haien ingurumariari mezu argi bat bidaltzekoa. Emakumeoi sinesten zaigula jakinaraztekoa. Ezetzak "ez" esan nahi duela ulertzen dela adierazten duena. Harreman bat izateko, alderdien onespena izan behar dela argi geratzen denekoa...

Baina ez, ez digute sinesten. Zalantzaren lainopean bizitzen jarraitzen dugu. DENA da posibleago, emakumeak egia esatea baino. GUZTIA da aztergarriago eta zailago, emakumearen lekuan jartzea baino.

Hain barneratua dugu ongia eta gaizkiaren gainean emakumearen eta gizonaren rolak zein-tzuk diren, ezen eta berehala gizonaren ekimena justifikatzera igarotzen garela: "emakumeak ere zerbait nahiko zuen", "sakon-sakonean, emakumeak berak bilatzen du gertatzen zaiona", "horrela ez balitz ez lirateke gona motzak jantzita eta kalean bakarrik ibiliko" Premisan, jada, ez da hitz egiten emakumearen askatasun eskubideaz, gertaeran izan duen ustezko paperaz baizik. Eta "ustezko" diot "ustezko" horren gainean egiten diren interpretazioek mugatzen dutelako emakumearen askatasunerako eta berdintasunerako eskubidea.

Noiz arte jarraitu behar dugu gure ahalmenak neur ditzaten eta onar gaitzaten borrokan? Noiz arte egia esaten dugula eta sinets gaitzatela lor-tzeko protestan? Non dago muga? Heriotzan? Heriotzak kontatzeak ez du deus konpontzen. Ez eta gizonttoak emakumeengandik urrun-tzeko jarritako sistemak ere (nahiz eta beharrezkoa den). Kontua, betaurrekoak aldatzean dago. Gizarteari begiratzeko angeluan.

Zeren eta Evaren istorioa ere Adanek kontatua baita, ez Evak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902