Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Katraponako kantina ustiatzeko aukera, zabalik

Getariako kantina ustiatu nahi dutenek beren eskaerak aurkez ditzakete maiatzaren 14ra arte

Domingo, 29 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Getaria- Getariako Udalak Katrapona plazako kantinaren esleipenerako prozedurari hasiera eman dio eta kantina ustiatzeko interesa duten guztiek dagoeneko beren eskaerak aurkez ditzakete datorren maia-tzaren 14ra bitartean.

Pliegoaren oinarriek jasotzen dutenez, kontratua sinatzen den unetik abenduaren 9ra bitarteko iraupena izango du eta ezin izango da luzatu. Behin lehiaketa fasea burututa, kontratu honen zuzeneko esleipena zozketa bidez egingo da eta 2018 urteko zerbitzu-denboraldiari dagokion lizitazio prezioa 4.068 eurokoa izango da. Prezioaren %50a esleipena jakinarazi eta 30 eguneko epean ordainduko da, eta azken kopurua, berriz, urriaren 15a baino lehen.

Kontratistaren betebeharrei dagokionez, kantina jendearen-tzat irekita eta zerbitzua emateko moduan eduki beharko du, derrigorrez ekainaren 15etik irailaren 15era. Dena den, borondatezko epe bat ere egongo da kontratua sinatzen den hurrengo egunetik abenduaren 9ra bitartean.

Eskaintzak Getariako Udalaren sarrera erregistro orokorrean eskuz aurkeztu beharko dira, bulego ordutegian (9.00etatik 13.00etara) maiatzaren 14ra bitartean. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902