Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

1.479 familia lagundu ditu ‘Irunen erosi eta ikasi’k aurten

Eskola-materialaren erosketa laguntzeko programak 158.258,92 euro eman ditu 2.117 umerentzat

Domingo, 29 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:04h

irun- Egun hauetan diruaren banaketa amaitzen ari den Irunen erosi eta ikasi programak, 2017-2018 ikasturte honetan, Irungo 1.479 familia lagundu ditu, hirian bertan derrigorrezko hezkuntzarako beharrezko den materialaren erosketak egiteagatik.

Ohar baten bitartez, Irungo Udaleko Hezkuntza sailak zehaztu du aurtengo deialdian “1.479 eskari onartu” direla (iaz baino bat gutxiago) eta guztira, 158.258,92 euro banatu direla, “familia guzti horietako 2.117 umeren eskolarako materialen erosketak onuratzeko”.

“Ume onuradunen kopurua iazkoa baino 13 gehiagokoa izan da eta aurtengo deialdian, eskatutako dokumentazioa ez ekartzegatik edo ez guztiz osatzeagatik, 209 eskari atzera bota” direla adierazi dute Irungo Udaletik.

balorazio baikorraAurtengoan ere Irunen erosi eta ikasi programak eman duenaren balorazio baikorra egin dute Udaletik, bai Hezkuntzako arduradun den Mónica Martínezek, bai Hiri Bultzadarako zinegotzia den Miguel Ángel Páezek ere.

“Programa hau sendotzen ari da urtetik urtera eta laguntza garran-tzitsua izaten ari da Irungo hainbat familiarentzat, ikasturte hasieran egin behar dituzten gastuei aurre egiteko orduan”, esan du Martínezek.

Bere aldetik, Miguel Ángel Páezek gogora ekarri du “programa honen bigarren hanka, alegia, Irungo dendetan egindako erosketak” direla diru-laguntza hauek jasotzen dituztenak.

“Famiientzako laguntza bada programa hau, haiek egiten dituzten erosketen onuradunak Irun bertako dendak izateak garrantzi haundia dauka eta hirirako onura bikoitz bat da, gastu horrek gure artean eragin zuzena daukalako”, esan du Hiri Bultzadarako udal arduradunak.

Irunen erosi eta ikasi programa, 2018-2019 ikasturtera begira, bere bostgarren edizioa izango dena prestatzen hasia da. Lagungarriak izango diren gastuak, ohikoak izango dira, hau da, koadernoak, folioak, idazketarako materialak, kalkulagailuak, eskolarako edo gorputz heziketarako uniforme, arropa eta oinetakoak, eta arte, musika, plastika eta teknologiarako materialak. - X.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902