Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
politika

Lehendakariak bakearen aldeko mezu bat zabaldu izan nahi du Gernikan

N.G. - Domingo, 29 de Abril de 2018 - Actualizado a las 16:31h

El lehendakari, Iñigo Urkullu;(d) junto al alcalde de Hiroshima, Kazumi Matsui, (2i) junto al diputado foral Unai Rementeria, (c) y demás autoridades en el acto de plantación de un retoño del "Ginka Biloba", el árbol que sobrevivió a la bomba a

El lehendakari, Iñigo Urkullu;(d) junto al alcalde de Hiroshima, Kazumi Matsui, (2i) junto al diputado foral Unai Rementeria, (c) y demás autoridades en el acto de plantación de un retoño del "Ginka Biloba", el árbol que sobrevivió a la bomba atómica en esta ciudad japonesa, en el marco del 81 aniversario del bombardeo de Gernika, la escena la observa Luis Iriondo, (i) superviviente del bombardeo de Gernika. (efe)

Galería Noticia

El lehendakari, Iñigo Urkullu;(d) junto al alcalde de Hiroshima, Kazumi Matsui, (2i) junto al diputado foral Unai Rementeria, (c) y demás autoridades en el acto de plantación de un retoño del "Ginka Biloba", el árbol que sobrevivió a la bomba a

Iñigo Urkullu lehendakariak "munduko bakearen aldeko eta gerraren aurkako erabateko mezua" zabaldu nahi izan du itxaropena dakarren Ginkgo Biloba arbolaren kimua aldatzeko ekitaldian, gaur goizean Gernikan. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Gernikako alkatea, José María Gorroño, eta Hiroshimakoa, Kazumi Matsui.

Japoniako arbolaren kimua Europako Herrien Parkean landatu ondoren, Iñigo Urkulluk azpimarratu du Gernikako haritza eta Hiroshimako ginkgo biloba senidetzeak esanahi sakona duela: "Gernikako eta Euskadiko beste hainbat herritako biztanleria zibilaren aurka 1937an egin ziren eta Hiroshiman 1945ean paroxismora iritsi ziren bonbardaketa bereiz gabeak ekartzen ditugu gogora eta haien injustizia berresten dugu". Izan ere, lehendakariak berak azaldu duenez, 1945eko bonba atomikoaren leherketaren epizentrotik mila metrora baino ez zegoen ginkgo biloba bat onik atera zen eta horregatik ohoratzen dute Japonian. Ekitaldian herritarrak, Gernikako bonbardaketatik bizirik irtetea lortu zuten personak eta erakundeetako agintariak elkartu dira.

Gernikako arbolari dagokionez, Urkulluk azpimarratu du arbola sakratua dela euskaldunontzat, eta nazioarteko proiekzioa duen bakearen, demokraziaren eta askatasunaren ikurra. "Inolako indarkeria justifikatzeko inoiz erabili beharko ez litzatekeen ikurra da, indarkeriaren eta gerraren aurka bihotzetik ateratzen den oihua baita. Bakea irrikatzen duten gizakien kontzientzia sendotzen duen ikurra da", azpimarratu du. Hori dela eta, Urkulluk esan du gaurtik aurrera elkarren ondoan egongo eta haziko direla Gernikan bakearen eta askatasunaren ikurra eta itxaropenaren ikurra.

"Elkarrekin zabalduko dugu konpromisoaren eta itxaropenaren aldeko mezua. Bakean elkarrekin bizitzea posible den itxaropena. Indarkeriarik, gerrarik eta terrorismorik gabeko mundua posible den itxaropena. Gizakien duintasuna eta elkarbizitza erein, ongarriztatu, zaindu eta hazarazi behar ditugun balioak diren itxaropena", esan du lehendakariak.

Japoniatik ordezkaritza zabala egon da ekitaldian, hala nola Yasuyoshi Komizo, "Mayors for Peace" erakundeko Idazkari Nagusia;Yasco Suehiro, "Mayors for Peaceko Presidentea";eta Yuya Ishida, "Mayors for Peace" elkarteko idazkaria. Bizkaitik, Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea eta Unai Rementeria Ahaldun Nagusia egon dira. Aldi berean, Kataluniako Granollers herriko alkate eta "Mayors for Peace"-ko lehendakariorde Josep Mayoral egon da.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902