Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

Azken agur goxoa Arreseko kalamarrei

zaldibiako taberna eta jatetxeak ia 90 urteren ondoren gaur itxiko ditu behin betiko ateak, errelebo faltagatik

M. Aranbururen erreportajea eta argazkiak - Domingo, 29 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Santi Arrese zaldibiarra familiakoa duten Arrese taberna eta jatetxearen barra atzean.

Santi Arrese zaldibiarra familiakoa duten Arrese taberna eta jatetxearen barra atzean.

Galería Noticia

Santi Arrese zaldibiarra familiakoa duten Arrese taberna eta jatetxearen barra atzean.Zaldibiako Arrese taberna eta jatetxea, kanpotik begiratuta.

Tristura begietan zein haren hitzetan nabari zaio Santi Arrese zaldibiarrari. Zelestino anaiarekin eta bien bikoteekin batera, Kontxi eta Pili, Arrese tabernako ardura eraman dute hainbat urtean, baina gaurko egunean jarriko diote amaierako puntua ibilbide luze bati. “Zelesek erretiroa hartu behar du eta jarraipena ez dugunez, penaz, baina erabaki dugu taberna behin betiko ixtea”, kontatu dio egunkari honi Santik. “Herriko lehenengo tabernetakoa izan ez bazen lehenengoetarikoa behintzat bai”, gehitu du.

Atetik sartu baino lehen nabari daiteke herritar askorentzat geldigunea dela Arrese, kanpoan terraza handia baitu eta lasai dihardute batzuk bertan tertulian. Eguraldi onarekin segituan betetzen da jendez. Behin sarrerako atea igaro eta segituan ohartzen da bat Zaldibiako beste hainbatentzat taberna bat baino askoz ere gehiago dela, txoko kuttuna dutela. Alde bietara begiratu eta ez dago ez mahai ez eserlekurik libre, jendez beteta dago taberna: bertan dabiltza musean jolasten, ba-tzuk isilik, kontzentratuta, eta beste hainbatek, berriz, begira dihardute jokaldi osoa. Santik “herriko joko” edo “museko txokoa” bezala deskribatzen du taberna, eta bertako errealitateak halaxe islatzen du baieztapen hori. Ez da zaila imaginatzen bertan ospatuko ziren ekintza guztiak, bai bataio, jaurnatze eta juntadizoak. “Lehen orain baino gehiago izaten ziren halakoak, baina bai, asko izan dira dudarik gabe”, dio.

hirugarren belaunaldia“Gure aitonak zenak, Migel Marik, orain dela 90 urte inguru zabaldu zuen Arrese taberna. Bera arotza zen, baina gauza asko egiten zituen: sega kirtenak eta abarkak adibidez. Batez ere, baserrirako gauzak saltzen zituen, pentsa, pentsua ere bai”, esan du Santik.

Eguerdian, trikitilari eta bertsolariek alaituko dute giroa eta haien espezialitatea diren kalamarrak dastatu ahalko dira azken aldiz

Bigarren belaunaldiarekin batera etorri zen aldaketa eta urrezko garaia. Joxe Mari semea gelditu zen tabernaren kargu eta hura ezkondu egin zen Abaltzisketako Kontsuelo Otamendirekin: “1960 urte inguruan hartu zuen gure gurasoek Arreseko gobernantza”, zehaztu du. Garai “oso onak” izan zirela dio Santik, bikote bati kafe bat ateratzen dion bitartean: “lan asko egiten zen orduan, industrializazioa tarteko, Bilore tabernako langileak hona etortzen ziren eta”.

Ordutik urte asko pasa badira ere, oraindik ere haien plater gustukoen eta ezagunena zein den konfesatu du Santik: “gure espezialitatea, dudarik gabe, kalamarrak dira”. Eta, gainera, jendeak horren gustuko izatearen sekretua zein den ere esan du barre artean: “guk beti esaten dugu Zaldibian harrapatutako txipiroietatik ateratzen ditugula gure kalamarrak”.

agur beroaGaurko eguna berezia izango da familiako guztientzat. Taberna dagoen etxean bertan jaioak dira eta bizi guztian han daramate. Etapa honi amaiera emateko festa giroa jarriko dute eguerditik hasita eta bertsolariak zein Xapre eta Izaro trikitilariak ez dira faltako.

“Gogorra izango da agur esatea eta nik uste bezeroentzako ere hala izango dela”. Hala ere, lokala salgai edo errentan jartzeko asmoa dute oraingoz eta interesa duenak “laguntza osoa” jasoko duela ere aitortu du. Hala, gonbita zabaldu nahi izan du Arresek: “jende asko izango dela espero dugu eta gure kalamarrak azken aldiz dastatzeko aukera gaur izango duzue”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902