Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
BERTAN

Mus txapelketa, azoka eta sagardoa, Eitzan

Bigarren eskuko merkatuan parte hartu nahi dutenek asteazkena dute izena emateko azken eguna

2018(e)ko apirilaren 28a, larunbata - 06:04etan eguneratua

Bigarren eskuko azoka Eitzan.

Bigarren eskuko azoka Eitzan. (otamotz.eus)

Galería Noticia

Bigarren eskuko azoka Eitzan.

zumarraga- Eitza auzoko bizilagunak San Isidro jaiak presta-tzen ari dira dagoeneko. Lehen ekitaldiak maiatzeko lehen asteburuan izango dira. Larunbatean mus txapelketa jokatuko dute eta igandean bigarren eskuko eta elkartruke azoka egongo da.

Mus txapelketa 15.00etan hasiko da. Lehenago, parte-hartzaileen artean opariak zozkatuko dituzte. Gainera, lehen lau bikoteentzat sariak egongo dira. Irabazleek txapelak eta izen-ematearekin bildutako diruaren %40 jasoko dute, bigarrenek %30, hirugarrenek %20 eta laugarrenek %10.

Biharamunean, maiatzaren 6an, bigarren eskuko eta elkartruke azoka egongo da. 11.00etan irekiko da eta 14.00etan itxi. Nahi duten urretxuar eta zumarragar guztiek parte har dezakete. Horretarako, eitzakojaiak@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar dute. Eitza, Bordatxo eta Korta tabernetan ere izena eman daiteke. Azken eguna maiatzaren 2a da. Goiz horretan, bigarren eskuko eta elkartruke azokarekin batera, haurrentzako puzgarriak egongo dira.

Sagardo dastaketa Bestalde, maiatzaren 8an sagardo dastaketa egingo dute Irrika elkartean. Dastaketa sagardotegiko menuarekin egingo dute. 19.00etan hasiko da eta Josema Azpeitia legazpiarrak eta Mikel Rodriguez zumarragarrak gidatuko dute. Tiketak Eitzako tabernetan jarri dituzte salgai, 10 eurotan.

Ekitaldi nagusiak maiatzeko bigarren asteburuan izango dira eta 15ean San Isidro eguna ospatuko dute. - A.Z.

etiquetas: mus txapelketa, eitza


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902