Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
urola erdia

Boluntariotza “bistaratu eta sustatzeko” I. Hamabostaldia abiatu berri dute Azpeitian

Erakusketa, azoka, hitzaldiak eta tailerrak izango dira maiatzaren 10era bitartean

Jabi Leon - Sábado, 28 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Hainbat herritar Hamabostaldia aurkezteko egindako agerraldian.

Galería Noticia

Hainbat herritar Hamabostaldia aurkezteko egindako agerraldian.

azpeitia- Sareginez sareak, Gizaldek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Udalak “bolondresek arlo desberdinetan egiten duten ezinbesteko lana bistaratu eta sustatzeko” I. Hamabostaldia abiatu berri dute Azpeitian. Okasiorako prestatutako egitaraua maiatzaren 10era bitartean luzatuko da eta horren baitan herritar guztiei zuzendutako erakusketa, azoka, hi-tzaldiak edota tailerrak izango dira.

Boluntariotzaren garrantzia aldarrikatzeko Azpeitian antolatutako I. Hamabostaldiari hasiera emateko, Gipuzkoako boluntariotza iruditanizeneko erakusketa ireki dute Sanagustin kulturgunean (maiatzaren 9ra arte izango da ikusgai).

Bestetik, boluntariotza azoka egongo da datorren larunbatean (11.00etatik 14.00etara arte) Plaza Nagusian. Gizaldeko Miren Gurrutxagak ekimenaren aurkezpenean aurreratu zuenez, azoka horretan “boluntariotzaren arlo desberdinetako 20 postu izango dira, informazioa eman eta boluntario egiteko aukera eskainiz”.

Gainera, “tailerrak, erakustaldiak, jolasak eta bestelako jarduerak” egongo dira herriko hainbat boluntariotza talderen partaidetzarekin burutuko den azoka horren bueltan.

Izan ere, Azpeitiko Nagusilanek, odol-emaileek, janari banaketa taldeak, Mixio taldeak, Loiola Zentroak eta Gurutze Gorriak postua izango dute maiatzaren 5ean ospatuko den bolondresen azokan.

Bestalde, lau hitzaldi egongo dira datozen egunotan Sindikatu Zaharrean. Lehenengo hirurak 16.00etan hasiko dira eta azkena 11.00tan.

Ekimen hori abiatzeko Caritaseko gizarte langilea den Ane Eizagirrek Nola izena duzu?. Nik... harrera, elkarrizketa kontua izeneko hitzaldia emango du datorren asteazkenean.

Maiatzaren 8an, Hurkoa Fundazioko gerente laguntzailea den Andikona Uriartek Pertsona helduak. Behar zaituzte;behar dituzu hitzaldia eskainiko du eta hurrengo egunean (9an) Aspaceko boluntarioen arduraduna den Borja Santinek Garun paralisia dutenekin boluntariotzak inklusioa dakar hitzaldia emango du. Honek Aritz Bikuña boluntario eta erabiltzailea eta Aitor Biain erabiltzailea izango ditu ondoan.

Amaitzeko, Europe Directeko Ainhoa Martinek Nazioarteko boluntariotza jorratuko du (erderaz).

etiquetas: azpeitia


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902