Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
BERTAN

Maiatzaren 6an egingo da Alegiako Azoka Ekologikoa

Zazpi etxek beren postua jarriko dute Beloztegi Herri Baratzean 10.00etatik 14.00etara

2018(e)ko apirilaren 28a, larunbata - 06:04etan eguneratua

Alegiako Azoka Ekologikoaren kartela.

Alegiako Azoka Ekologikoaren kartela.

Galería Noticia

Alegiako Azoka Ekologikoaren kartela.

Alegia- Aurten ere, maiatzeko lehen igandearekin batera, hilak 6an, azoka ekologikoa egingo da Alegian.

Aurtengoa bosgarren ekitaldia izango du Beloztegi Herri Bara-tzak erabiltzaile elkarteak antolatzen duen azoka honek eta ohi bezala, 10.00etatik 14.00etara postu ugaritako produktuak ikusteko eta erosteko aukera izango da Beloztegiko baratze parkean.

Kimu Bat, Blasenea, Lurberry, Aldabazahar, Urtienean, Zurlan eta Aikur etxeen postuak izango dira besteren artean eta berauetan, lore, barazki, landare, fruitu txiki, gazta, ogia, esnekiak, artea, osasuna, dietetika, belarrak eta beste askotariko produktuak egongo dira ikusgai. Horrez gain, postu horietan gaiaren inguruan ezagutza gehiago nahi duenarentzat informazioa ere eskainiko da, izan ere, gai hauetan interesa dutenene topagune izan nahi du azokak.

Ikas bidairako diruaAlegiako Aralar institutuko ikasleek pintxoak, postreak eta beste hainbat produktu eskainiko dituzte bertaratzen direnek hamaiketakoa egiteko, ikas bidaiarako dirua ateratzeko helburuarekin eta diana Loatzo musika eskolako dultzaineroen kargu izango da. Alegiako Udala deialdira batu da eta nekazaritza ekologikoaren inguruan interesa duen oro gonbidatu dute datorren maiatzaren 6an Beloztegi auzoko baratze parkera. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902