Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
oarsoaldea

Errenteriak 500 dantzari txiki hartuko ditu asteartean

Goizean desfilea egingo dute eta Zumardian emanaldia burutuko dute

Aitziber Muga - Sábado, 28 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Aurreko urte bateko goizeko desfilea Xenpelar kalean.

Galería Noticia

Aurreko urte bateko goizeko desfilea Xenpelar kalean.

Errenteria- Ohi denez, maiatzaren 1ean, Dantzari Txiki Eguna ospatuko da Errenterian. Asteartekoa 30. edizioa izango da eta ekitaldi hau urtero-urtero Ereintza dantza taldeak antolatzen du, Errenteria Musikal eta Errenteriako Udalaren laguntzarekin.

Egun honek Euskal Herriko herri ezberdinetatik etorritako zortzi talde bilduko ditu;horien artean, Errenteria Musikal azpimarratu beharra dago 250 dantzari izango baititu ikusgai. Orotara, 500 bat dantzari espero dira eta honako herrietatik datoz: Amaiur (Iruñea), Aurtzaka (Beasain), Erketz (Lasarte-Oria), Lurra (Urretxu), Murixka (Lezo), Ttarla (Hernani) eta Udaberri (Tolosa). Esan beharra dago, aurten Lasarte-Oriako Erketz taldeak 50 urte betetzen dituela eta Hernaniko Ttarlak, berriz, 25.

Ohitura denez, dantzari guztiak Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria) bilduko dira 11.00k aldera, eta hamaiketako eder bat jan ondoren, 11.45etik aurrera, herriko kaleetan zehar ibiliko dira. Hainbat geldialdi egingo dituzte, esaterako, Foru plazan, Xabier Olaskoaga plazan, Koldo Mitxelena ikastetxeko aterpean eta Herriko Enparantzan. Desfilearen amaiera 13.30ean izango da Gamon Zumardian, eta bertan talde guztiek elkarrekin hainbat dan-tza eskainiko dituzte goizeko saioari amaiera emateko.

Bazkalostean dantzaldia izango da 16.15etik aurrera, trikitilariekin hasi eta Modestoren emanaldiarekin jarraituz.

Eguraldi txarra eginez gero, ekin-tza guztiak Galtzarabordako Udal Kiroldegian ospatuko lirateke. Hala ere, goizeko hitzordua Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria) mantenduko litzateke.

Esan beharra dago, urtero bezala, bazkariak herriko elkarte ezberdinek emango dituztela. Ereintza dantza taldeak eskerrak eman nahi dizkie beren kolaborazioagatik Bukagaitz, Txepetxa, Amulleta, Gure Toki, Gau Txori, Niessen, Ondarra, Txintxarri eta Alkartasuna elkarteei. Amaitzeko, antolatzaileek Errenteria Musikaleko ikasleen gurasoei emandako laguntza eskertu nahi die ere.

Oraingoan festa Errenterian bada, herriko dantzari txikiek beste jaialdi batzuetan ere parte hartzen dutela azpimarratu dute antolakuntzatik: “Errenteria Musikaleko dantza ikasleak Ereintza dantza taldeak antolatutako irteerak egiten ari dira. Dagoeneko Tolosa, Iruñea, Oiar-tzun eta Hernaniko Dantzari Txiki egunetan ibili dira, eta datozen egunetan Lezo, Beasain eta Lasarte-Oriakoetan hartuko dute parte”.

LezoIzan ere, bihar bertan izango da Lezoko Dantzari Txiki Eguna. Egitarauari hasiera emateko, 11.30ean Lezoko kaleetan zehar kalejira hasiko da, ibilbidean hiru geldialdi egingo dituztelarik dan-tza egiteko.

13.00etan Karlos Saldise plazan emanaldia burutuko dute. Denek batera Agurra eta Agintariarenadantzatuko dituzte eta ondoren, talde bakoitzak hamar bat minutu izango ditu beraien dantzak erakusteko. Azkenik, guztiek batera fandango eta arin-arinak dantzatuko dituzte.

Eguerdian, Bekoerrota kiroldegiko frontoian bazkaria izango dute eta bazkalostean, haurrak Herri Eskolako patiora abiatuko dira hainbat jolasetan parte hartzera. 17.15ean festa amaituko da.

etiquetas: errenteria


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902