Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘European Cheese Route Association’ aurkeztuko dute asteartean

Sábado, 28 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:04h

idiazabal- Idiazabalen maiatzaren 5 eta 6an Euskal Gaztaren azoka ospatuko bada ere, astearterako, maiatzak 2, hitzaldi bat antolatu dute. Arratsaldeko 19.00etan, Udaletxeko areto nagusian, European Cheese Route Association zer den eta zein helburu dituen ezagutzeko aukera izango da. Gaur egun, Europako 9 eskualdetako 19 herrik osatzen dute elkartea eta gaztaren errefentziazko herrien arteko sarea da. - M.A.

itsasondo- Itsasondoko Errota frontoiaren irisgarritasuna izena duen obrako kontratazioa sinplifikatutako prozedura ireki bidez kontratatzeko prozedura eta pleguak bideratzea erabaki du Itsasondoko Udalak. Erabaki hori azken Plenoan erabaki zen eta kontratazio horretan parte hartu nahi duenak haren proposamena aurkezteko aukera izango du maiatzaren 7ko 14.00ak arte. - M.A.

legorreta- Maiatzaren 9an hasiko dira Legorretan Azintzio jaiak. Egun horretan lagunarteko afaria egingo dute. Ostiralean, maiatzak 11, herri bazkaria egongo da eta bi kasuetarako tiketak salgai jarri dituzte. Afariko tiketa 15 eurotan eros daiteke (10ean ikasle eta langabetuek) eta bazkarian txerrikumea 30 euro kostatuko da eta oilaskoa 25. Tiketak Insausti, Olaso eta liburutegian lor daitezke maiatzaren 9a baino lehen. - M.A.

beasain- Aste honetan zehar Beasaingo San Martin plazan jarritako karpan egon da ikusgai Memoriaren Plaza. Ekintza honek, Euskadin azken urteotan gertatutakoei buruzko lekukotzak biltzea eta azaltzea du helburu, hain zuzen ere, memoria plural eta partekatua eraikitzeko asmoarekin. Astean zehar jende ugari ibili da bertan eta interesa dutenek bihar izango dute azken aukera egitasmo hau Beasainen ikusteko. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902