Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KULTURA

Lazkaon 145 kilo liburu saldu dituzte pisura

Lazkaoko Gerriko liburu dendako atarian liburuak aukeratu, pisuan jarri eta kilo bakoitzeko euro bat ordaindu dute

2018(e)ko apirilaren 28a, larunbata - 06:04etan eguneratua

Gerriko liburu dendako ataria, liburuz beteta.

Galería Noticia

Gerriko liburu dendako ataria, liburuz beteta.

lazkao- San Jordi eguna Katalunian egun berezia bada ere, Goierriko hainbat txokotan ere ospatzeko tartea hartu dute. Lazkaon, esaterako, ekintza berri bat jarri zuen martxan asteartean Gerriko liburudendak eta hala, goizeko 9.00etatik 13.00etara, eta arratsaldean 16.30etik 20.00etara bitartean liburuak izan zituzten pisura salgai dendaren atarian. Liburu kilo bakoitza euro batean saldu zuten, eta guztira 145 kilo saltzea lortu zuten.

Denetarik eskuratu zuten bertara inguratu zirenek, hala nola, behin atzera geratuta zeuden liburuak. “Batek baino gehiagok esan zigun bezala, altxorrak aurkitu zituzten”, nabarmendu dute Gerriko liburudendatik. Nahiz eta atarian jarri ziren salgai liburu hauek, denda barruan liburu berriak eskuratzeko aukera ere izan zen eta %10eko deskontua izan zuten inguratu zienek.

Esperientzia positibotzat jo dute antolatzaileek: “Egun guztian, etenik gabe izan zen jendea mahai-etan, ikusten, pisatzen eta erosten, eguraldi ederra lagun izanda”. Hala, euskarazko irakurzaletasunari bultzada eta bide eman zioten beste behin ere Lazkaon.

Erosleen artean izan ziren, hala nola, Maizpide euskaltegiko ikasleak eta euskara ikasteko metodoak “pozik” erosi zituztela nabarmendu dute. Haurrek, berriz, ariketa liburuak eta animalienak aukeratu zituzten gehien. Horiez gain, noski, nobela, poesia, bidaiak, mapak eta sukaldaritza liburuak ere eskuratu zituzten.

“Interesgarria izan zen pisuarekin saltzea. Liburuak aukeratu, pisu gainean jarri, kiloa osatu nahian liburu gehiago aukeratu eta azkenean kiloko euro bat ordain-tzea, polita izan zen”, adierazi dute Gerrikotik. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902