Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KIROLAK

Jubenil mailako 120 txirrindulari, Idiazabalen

Bihar, arratsaldeko 16.00etan, hasiko da federatuen proba Pilarrenean

M. Aranburu - 2018(e)ko apirilaren 28a, larunbata - 06:04etan eguneratua

Idiazabalgo hainbat txirrindulari hilerriko bidea hasten den lehen aldapan barrena.

Galería Noticia

Idiazabalgo hainbat txirrindulari hilerriko bidea hasten den lehen aldapan barrena.

idiazabal- Txirrindularitzaren txanda izango da bihar arratsaldean Idiazabalen. Jubenil mailako federatuak arratsaldeko 16.00etan abiatuko dute laskerketa Pilarrenea etxe ondotik eta Gipuzkoa mailako 80 gazte inguru agertuko direla espero dute antolakuntzatik, baina horiez gain, Nafarroa, Bizkaia, Errioxa, Asturias eta Aragoiko txirrindulariak lehiatuko direla ere espero dute. Beraz, lehenengo aldiz Idiazabalen jokatzen den lasterketa honetan parte hartzea nabarmena izango da, eta antolatzaileek espero dute ikusleen aldetik ere erantzun bera izango dela eta anima-tzen arituko direla ibilbidean zehar.

bide gogorraPilarrenea etxe ondotik abiatu ondoren, Zegamarako noranzkoa hartu beharko dute eta jarraian Alegiarako bidea hartu beharko dute txirrindulariek. Horrela, A-1 bidea segiz Ordiziara iritsiko dira eta bertan bide zaharrera bideratuko da lasterketa. Alegira iritsi ostean, berriz ere Idiazabala bueltatu beharko dira, baina kasu honetan ez dira herrira sartuko.

Herri hasieran Ondramuino baserri alderako bidea hartu eta aldapa gora eginez Albitxu ermitara dagoen lekurarte igo beharko dute. Handik Ormaiztegi, Lierni eta Segura igaro beharko dituzte, berriz ere hasierara itzuli eta bigarren aldiz Albitxura igo beharko dute. Handik, helmugara joko dute bi gurpilen gainean eta hortik, helmugara iritsiko dira. Ibilbide gogorra eta hiru aldapa nagusirekin izango dute parte har-tzaileek, eta azkenean, maila onena duten txirrindulariak iritsiko dira lehenengo postuetan.

tradizioaKirol honek badu afizioa herrian eta urtean zehar hainbat proba ere antolatzen dituzte, hala nola, festetan izaten den herriko txirrindulari lasterketa. Maila honetako hainbat proba duela urte batzuk antolatu arren, baziren dagoeneko urte batzuk horrelakorik ikusten ez zela. Kasu honetan, ordea, federaziotik iritsi zaie antolakuntzakoei horrelako zerbait antolatzeko proposamena, eta hauek zalantzarik gabe baiezkoa eman dute.

Bihar, herria bera ere mugituko da. Lan taldean 60 pertsonatik gora ibili dira boluntario moduan proba behar bezala antolatzen eta guztia ondo aterako dela espero dute, partehartzaile eta ikusleek goza dezaten.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902