Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

La Asuncion klinikako auzia Villabonan ere eztabaidagai

Langileek aurkeztutako mozioaren aurka agertu dira osoko bilkuran EAJ eta PSE-EE , eta alde EH Bildu

2018(e)ko apirilaren 27a, ostirala - 06:03etan eguneratua

La clínica de La Asunción de Tolosa.

Tolosako Asuncion klinika.

Galería Noticia

La clínica de La Asunción de Tolosa.

Villabona- Asuncion klinikako langileen ordezkariek aurkeztutako mozio bat eztabaidatu eta bozkatu da aste honetako osoko bilkuran Villabonan. EAJ eta PSE-EEko ordezkariek mozioaren kontra bozkatu eta kontra-mozio bat onartu zuten. EH Bildu, aldiz, langileek aurkeztutako testuaren alde agertu zen.

Saioa hasi aurretik, hainbat langilek kontzentrazioa egin zuten udaletxeko atarian eta horietako batzuk pleno aretora igo ziren osoko bilkurara. Klinikako langileak lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen duin baten alde borrokatzen ari dira 2017ko abendutik. Langileen ordezkari batek hitza hartu zuen bizi duten egoeraren berri emateko.

EAJren izenean, Eneko Urdangarin zinegotziak, kontra-mozioa defendatu zuten, bere ustez, langileek aurkeztutakoa baino “egokiagoa eta eraginkorragoa” zelako. Langileekin hitz egiteko prest agertu zen, baina ez horrela, plenoa bezalako bilera irekietan.

EH Bilduren iritziz, Tolosaldeko “edozein arduradun politikok sinatu beharko lukeen mozioa” aurkeztu zuten langileek. “Izan zaitezte ausartak eta esan ezazue benetan pentsatzen duzuena, klinika gaur egun dagoen bezalaxe oso ondo dagoela”, esan zuen Xabat Laborde zinegotziak udal gobernuari begira. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902