Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Festa giroan jarraituko dute lazkaotarrek asteburuan

Bihar San Prudentzio eguna ospatuko dute, etzi umeena eta astelehenean, kuadrillena

M. Aranburu - 2018(e)ko apirilaren 27a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Lazkaoko kuadrilla egunean ohiko kamiseta koloretsu eta blusak jantzita aterako dira herritarrak. N.G.

Lazkaoko kuadrilla egunean ohiko kamiseta koloretsu eta blusak jantzita aterako dira herritarrak. N.G.

Galería Noticia

Lazkaoko kuadrilla egunean ohiko kamiseta koloretsu eta blusak jantzita aterako dira herritarrak. N.G.

lazkao- Gaur hasi eta astelehenera bitartean lazkaotarrek San Prudentzio jaiak ospatzen jarraituko dute. Festen patroiaren eguna bihar izango da, igandean umeena eta astelehenean, berriz, kuadrillena.

Atzo hasi ziren giroa alaitzen herrian. Batetik, osteguna izanik, ohiko pintxo-poteoa egin zuten baina bestetik, ekintza honi gehitu zi-tzaion Maizpide euskaltegiaren 30. urteurreneko ospakizuneko kantu-jira. Gauzak horrela, jai giroak gaur jarraituko du. Xake eta pilota txapelketak izango dira arratsaldean, eta iluntzean, bestalde, korrikarako gogoa dutenen txanda izango da. Hirugarren urtez Bikoteen Kros Mistoa jokatuko da gauean: 20.00etan haurrena eta 21.00etan 16 urtetik gorako helduena. Ohiko moduan binaka egin beharko da korrika eta bikotea emakumezko eta gizonezko batek osatua izan beharko da. Korrikalariak herrian barrena osatu beharko dute bost kilometroko ibilbidea eta lehen bost sailkatuek sari ekonomikoa izango dute, lehen lazkaotar bikoteak bezalaxe. Bestalde, LazkaOn merkatari elkarteko dendetako 150 euroko bonua ere zozkatuko dute lasterketa amaitu bezain laster.

San Prudentzio egunarekin batera etorriko dira beste hainbat ekintza. Goizean txistulariak, ermitara prozesioa eta meza izango dira. 13.00-etan, udal ordezkarien sokadantza egingo dute plazan eta arratsaldean, 18.00etan, Oin-Arin eta Alur dantza taldeen emanaldia izango da plazan. Iluntzean, bestalde, Nogen taldea eta Oihan Vega izango dira plazan eta txoznetan ere kontzertuak eskainiko dituzte Breaking Brokkoli, Kop eta Alerta Gorria taldeek.

Igandean etxeko txikienak izango dira nagusi. Lazkao Txiki plazan haurren jolas parkeak irekiko dituzte goiz eta arratsaldez, eta 19.00etan, playback-ak egingo dituzte. Ondoren, Kantu Kolore eta Ilargi Beltza taldeak igoko dira plazako taula gainera. Aurtengoan, 30 urteren ostean lehen aldiz, ez da danborradarik izango nahikoa haur apuntatu ez direlako. Eta haurren egunaren ostean, astelehenean kuadrillen txanda izango da. Urtero bezala, lagun taldeak koloretsu aterako dira kalera goizetik hasita. 12.00etan elkartuko dira guztiak plaza inguruan eta aurtengo festei merezi bezalako amaiera ematen jarraituko dute egun osoan zehar.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902