Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bote prontoan

Zuri

Karmele Jaio - 2018(e)ko apirilaren 27a, ostirala - 10:05etan eguneratua

Beste zerbait nuen idatzita gaurko zutaberako, baina zure bortxaketaren inguruko sententziaren berri izan ondoren, idatzitakoa zakarrontzira bota eta zuri idazteko beharra sentitu dut, txikikeriak iruditu zaizkit aurretik idatzitako guztiak, garrantzirik gabekoak. Zu agertu zara, erdigunean, zure aurpegia ezagutzen ez badut ere berdin zait, zure aurpegia beste emakume askoren aurpegia ere baita.

Bost gizonek zokoratu zintuzten Iruñeako atari batean, San Ferminetan, nahi izan zuten guztia egin zuten zure gorputzarekin, zure duintasunarekin, basakeria guzti haiek grabatuta geratu ziren, eta hala eta guztiz ere epaiek bortxaketarik ez zela egon esan dute. Ez zen bortxaketarik egon. Hala diote. Barka, urgentziaz ari naiz idazten eta, agian ez dut hitzik egokiena aurkituko, baina gaur zuri idatzi behar nizun, eta zurekin batera, emakume guztiei, bereziki indarkeria matxistaren biktima izan diren guztiei. Azken hauek zer sentitu duten imajinatzen saiatzen ari naiz.

Ezin dut imajinatu nola hartu duzun zuk sententzia, baina berriz bortxatu zaituztela sentituko zenuen seguruaski. Intimidaziorik ez, indarkeriarik ez. Halakorik ez zela egon irakurri duzu, hitz haien esanahia ezagutuko ez balute bezala, eta berriz zokoratu zaituztela sentitu duzu, berriz zaude atari hotz haren barruan, berriz sentitu duzu zure gorputzaren gainean bost gizonen itzala eta pisua. Orain pisu ofiziala da gainera, Justiziaren pisua, inork ulertzen ez duen Justizia batena. Gizarte honen gehiengoak ulertzen ez duena.

Beste zerbait idatzita nuen gaurkorako, baina zure kasuaren epaiaren ondoren, dena iruditzen zait txikikeria, garrantzi gutxikoa. Gaur zu zaude erdigunean, nire pentsamenduen erdigunean, eta zurekin batera beste emakume guztiak ere bai.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902