Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KULTURA

Letren II. truke lehiaketak hartuko du gaur Ormaiztegi

Euskaraz idatzitako liburu, olerki, esaera zahar, bertso eta asmakizunak liburuengatik trukatu ahalko dira

2018(e)ko apirilaren 27a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Ormaiztegiko Udaletxe aurrean, iaz, letren truke lehiaketa.

Ormaiztegiko Udaletxe aurrean, iaz, letren truke lehiaketa.

Galería Noticia

Ormaiztegiko Udaletxe aurrean, iaz, letren truke lehiaketa.

ormaiztegi- Urtero ospatu ohi da mundu osoan Liburuaren, Haur Liburuen zein Olerkiaren eguna, eta Ormaiztegin, duela bost urtetik ospatzen dituzte egun hauek azoka ezberdinekin.

Iazko ildoari jarraituz, liburu, olerki, esaera zahar, asmakizun, kantu, ipuin labur, laudorio edota bertsoak jaso eta trukatu nahi dituzte eta horregatik antolatu dute gaur arratsalderako Letren II. Truke lehiaketa. 16.00etatik 18.00etara egingo da, Udaletxe aurrean.

Hala, euskaraz idatzitako laudorio, olerki, esaera zahar, bertso edota asmakizunak liburuekin trukatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek eta onenek saria izango dute. Mota guztietako liburuak egongo dira trukatzeko eskuragai, hala nola, komikiak, euskarazko eleberriak, gaztelerazkoak, haur liburuak zein gaztetxoenak.

Aurkezten diren lan bakoitzeko liburu bat bereganatu ahalko dituzte partaideek. Egitasmoan, gainera, 6 urtetik gorako edozein pertsonak parte har dezake. Gaur bertan aurkeztu ahalko dira lanak liburutegian edo kultura.ormaiztegi@gmail.com helbidean. Lanarekin batera, parte-hartzailearen adina, izen-abizenak eta kontakturako telefono edota emaila adierazi beharko dira. Antolatzaileek parte hartzeko deia zabaldu dute, euskaraz irakurri eta sor-tzeari bultzada emateko asmoarekin. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902