Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Herritarren omenaldia Jerardo Elortzari

Ekainean aitortza egingo zaio euskaltzale eta herriko historiaren ikertzaile handia den oñatiar honi

Anabel Dominguezen erreportajea eta argazkia - 2018(e)ko apirilaren 27a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Kepa Elortza, ekimena antolatzeaz arduratzen den taldeko ordezkaria, eta alkatea, aurkezpenean.

Kepa Elortza, ekimena antolatzeaz arduratzen den taldeko ordezkaria, eta alkatea, aurkezpenean.

Galería Noticia

Kepa Elortza, ekimena antolatzeaz arduratzen den taldeko ordezkaria, eta alkatea, aurkezpenean.

Euskaltzale eta historiazale amorratu den Jerardo Elor-tzak (Oñati, 1944) omenaldia jasoko du ekainaren 1etik 9ra arte ospatuko den kultur astearen baitan. “Zabalagoa izango da, eta Jerardorekin batera, 60-70 hamarkadetan Oñatin bizi izan zen euskal berpizkundearen eragileak ere gogoan izango dira. Garai hartan sortu ziren Oñatz kultur taldea, ikastola, udal liburutegiko batzordea…”, azaldu zuen Kepa Elortzak, ekimen honen antolatzeaz arduratzen den taldeko ordezkariak.

Errekonozimendua eta omenaldi honen lehen ideia 2008an sortu zela gogoratu zuen Elortzak asteazkenean egindako aurkezpenean. Orduan, Eibarren bizirik dagoen lehen euskaltzalea omendu zuten, Serafin Basauri, hain zuzen. Bertaratu ziren hainbat oñatiarrek Jerardok beste horrenbeste merezi zuela komentatu zuten. Orain, hamar urte beranduago, bere urtebetetzearen bueltan -ekainaren 5ean 74 urte beteko ditu- Jerardok egindako lana goraipatuko dute.

Oñatin oso pertsona ezaguna da Jerardo, batez ere, azkeneko 50 urteetan herriko kulturaren alde egin duen lanagatik: hizkuntzan, etnografian, ondarean eta beste zenbait esparrutan. Akademikoki aleman filologian lizentziaduna den arren, guraso eta arbasoengandik jasotako bizimodu, historia, ohitura eta berbetaren erroak ikertzen eta zabaltzen eman ditu urteak, beti ere herriaren maitale sutsua dela erakutsiz.

ekainaren 1etik 17ra arteAntolatutako egitarauari kultur etxeak ekainaren 1etik 8ra arte jasoko duen erakusketarekin ekingo diote. 4an, aldiz, Juan Martin Elexpuru bergararrak Jerardoren bizitza kultural eta akademikoaz jardungo du Santa Ana antzokian (19.00etan). Ekitaldi hori Idoia Etxeberriak prestatutako bideo biografikoaren proiekzioarekin batera, Paulo Anduaga agustindarrak bere komunitatearen eta Jerardoren arteko harremanaren gainean eskainiko duen hitzaldiarekin hasiko da.

Elortzari eta 60-70 hamarkadan Oñatin bizi izan zen euskal berpizkundearen eragileei aitortza eta omenaldia egingo zaie

Ekainaren 6an, 1965-1980 urte inguruko Oñatiko kultur bizitzaren berpizkundea izango da hizpide garai horietako lekukoen eskutik: Jerardo Elortza, Euxebi Osa (ikastolaren izenean), Carmenchu Balzategui (Oñatz) eta Juantxo Madariaga (udal liburutegiko batzordea). Kultur etxean elkartuko dira (19.00etan) eta Luxio Ugarte izango da moderatzailea. Hurrengo egunean, 7an, Jerardok parte hartutako filmekin gozatzeko aukera egongo da kultur etxean: Gabon dut Anuntzio (1999), Liñugintza (1974), Aita Lasa, artzainen artzain (1981) eta Lope de Agirre (1983).

Ekitaldi nagusia ekainaren 9an egingo dute Santa Ana aretoan (12.00). Poesia errezitaldia, proiekzioak, kantuak, atxikimenduak, opariak... ez dira faltako. Egun horretan ere eskoletan Jerardoren proposamenez lantzen ari diren trenaren inguruko unitate didatikoa aurkeztuko dute ikasle batzuk. Ondoren, lagun arteko bazkaria izango da Etxe Aundi jatetxean.

Kultur astea osatzeko, ekainaren 17an Araotzetik Urrexolarako ibilbideak hartuko du lekukoa, Jerardo beraren eta Natur Eskolako Imanol Biainen gidaritzapean.

bildumaMikel Biain alkateak Udalak ekimena babesten duela adierazi zuen. “Jerardo Elortza artxibo ibiltaria da;herriari eta herritarrei laguntzeko beti prest dago. Gainera, berari ez ezik, herriko kultur susperraldi garantzitsu baten partaide izan zen taldea ere gogora ekarriko da;beraz, eskerrak eman nahi genizkioke antolakuntzari”, azpimarratu zuen Biainek.

Nahiz eta gaia oraindik oso zehaztuta ez dagoen, Udala Jerardoren izena eramango lukeen bilduma bat eratzeko aukera lantzen ari dela aipatu zuen Biainek. Bere ezagutzatik abiatuta, herriko gaiei buruzko argitalpena izan daiteke, eta lehen alea Elortzari egindako elkarrizketak osatuko du.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902