Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

XI. Bertso Derbia gaur gauean jokatuko da Azpeitian

Sarrera doakoa da baina gonbidapenak hartu behar dira kulturaz.eus web gunean edo Sanagustinen

2018(e)ko apirilaren 27a, ostirala - 06:03etan eguneratua

XI. Bertso Derbiaren aurkezpena.

XI. Bertso Derbiaren aurkezpena. (azpeitia.eus)

Galería Noticia

XI. Bertso Derbiaren aurkezpena.

azpeitia- Realeko eta Athleticeko gizonek Anoeta futbol zelaian bihar jokatuko duten derbia giro-tzeko bertso saio berezia izango da gaur gauean (22.00etan) Azpeitiko Soreasu antzokian. Ikuskizun berezi horretan Maddalen Arzallusek, Amets Arzallusek eta Andoni Egañak Reala ordezkatuko dute;Athleticeko ordezkariak Angel Mari Peñagarikano, Etxahun Lekue eta Jone Uria bertsolariak izango direlarik.

Realaren eta Athleticen fundazioek, Lankuk, Kulturaz kooperatibak eta Azpeitiko Udalak antolatu dute Bertso Derbiaren XI. edizioa izango dena, eta lehen aldiz hiriburuetatik aterako da. Izan ere, Bertso Derbiaren orain arteko edizio guztiak Donostian eta Bilbon egin dituzte.

Ekimenaren bultzatzaileek jakinarazi dutenez, ikuskizunerako sarrera doakoa da, “baina aretora sartzeko asmoa dutenek gonbidapenak hartu beharko dituzte emanaldiaren aurretik”, kulturaz.eus webgunean edo Sanagustin kulturgunean, hain zuzen ere.

Realaren fundazioko kidea den Joseba Ibarburuk Bertso Derbiaren aurkezpenean azaldu zuenez, “oso gustura” atera dute egitasmoa Donostiatik. Izan ere, duela sei denboraldi hasi ziren saioa antolatzen, “kirola eta kultura, futbola eta euskara nahiz lehia eta batasuna” uztartzeko helburuz.

Ildo beretik, Kulturaz kooperatibako Aitor Bengoetxeak Bertso Derbiaren antolatzaileek saioa hiriburutik ateratzeko egindako keinua azpimarratu zuen, “lurraldetasuna kirolean eta kulturan ere landu behar delako”. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902