Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lezok kultur lokala inauguratuko du

Bihar 19.00etan herritarrak gonbidatu dituzte instalazio berriak ezagutzera eta festa txiki bat egingo dute

2018(e)ko apirilaren 26a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Lezoko kultur lokal berria.

Lezoko kultur lokal berria. (lezo.eus)

Galería Noticia

Lezoko kultur lokal berria.

Lezo- Azken lanak amaituta, joan den astean banatu zituen Lezoko Udalak Kale Nagusian, Andreone udal liburutegiaren parean, koka-tzen den kultur lokal berriko giltzak. Ofizialki, baina, bihar 19.00etan, inauguratuko dute udal ordezkariek eta taldeek espazio berria eta ekitaldi horretara herritarrak ere gonbidatu nahi izan dituzte.

Esan bezala, Udaletik herritarrei kultur lokal berria ezagutzeko aukera eskaini nahi zaie eta beraz, biharkoa, festa txiki bat izatea da asmoa. Hori dela eta, espazio berri honetaz gozatuko duten herriko taldeen laguntzarekin eta haiekin elkarlanean, herritarrei lokaleko ateak zabaltzeaz gain, Murixka dantza taldeko kideek dantza egingo dute eta Desfile taldekoek aldiz, mural bat prestatu dute hainbat argazkikin. Amaitzean, lokal berriko espazio eta txoko guztiak ikusi eta ezagutu ahal izango dituzte herritarrek.

Udaletik jakinarazi dutenez, lokalak bizia hartu du eta joan den astean pozik jaso zituzten herriko zenbait kultur taldetako ordezkariek beren egoitza berria izango den lokaleko giltzak. Eremua ezagutzen bazuten ere, lokalaren itxura berria ikusteko gogoz azaldu ziren hitzordura.

Giltzak jaso eta dagoeneko hasiak dira taldeak beren materialak bertara eramaten eta Orratx antzerki taldeko kideak, adibidez, bertan entseguak egiten ere hasi dira.

Lokal berri honekin, bide batez ere Kale Nagusiari bizia eman nahi zaio eta herriko kultur jarduera bertan kokatu nahi dute, herriko liburutegiaren parean eraikita baitago kultur lokal berria.

“Herriko kultur taldeen lanari esker, herritarrok kultur ekintza anitzez gozatzeko aukera izaten dugu eta, hori dela eta, kultur jarduera sustatzea eta talde horien lana balioan jartzeaz gain, babestea ezinbestekoa iruditu zaigu, eta lokal berriak helburu horri eran-tzuten dio”, adierazi dute Lezoko Gobernu jeltzaleko kideek. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902