Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
BERTAN

Furgobaratza gaur arratsean egongo da Lezon

Tomatearen inguruko tailerra eskainiko da 18.00etatik 19.30era baratze parkean

2018(e)ko apirilaren 25a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Furgobaratzaren kartela.

Furgobaratzaren kartela.

Galería Noticia

Furgobaratzaren kartela.

Lezo- Lezoko Udalak jakitera eman duenez, gaur Furgobara-tzak aurtengo lehen bisita egingo du Lezoko baratze parkera. Ohikoa den moduan, bisita 18.00etatik 19.30ean bitartean izango da;90 minutuko iraupena izango du beraz.

Hitzordu horretan, tomatearen inguruko tailer berezia eskainiko da, izan ere, udaberria da fruitu hau landatzeko urteko sasoi egokiena.

ZalantzakArazoak edo zalan-tzak dituzten kideek Baratze Parkeko Sareko teknikariaren laguntza izango dute.

Hasteko baratzekideei aholkularitza tekniko zuzena eskainiko zaie, bisita egunean partzeletara hurbilduz eta erabiltzaileek dituzten zalantzei edota kezkei konponbideak proposatuz.

Gainera, baratze parkearen ikuskaritza eta jarraipena buru-tzen da. Izan ere, baratze parkeko egoera egokia bermatzeko helburuarekin, teknikariek baratzea aztertzen dute, hileroko txostena bidaliz udal eta elkarteari, identifikatutako arazo edo gabeziei konponbideak proposatuz.

Bestalde, landare ekologikoak eta baratzeko beste produktuak erosteko aukera eskainiko da eta zerbitzu desberdinak kontrata-tzeko aukera emango dute. Adibidez, lurraren prestaketa lanak, hondakin begetalak birrintzeko zerbitzua edota inguruko landaretzaren garbiketa kontratatu daitezke baratzekideek nahiko denbora ez badute.

Azkenik, baratze parke sareko aktibitateen komunikazioa eskaintzen dute. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902