Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Pantailatik ikasgelarako trans-bidea

Beasaingo II. Trans-zikloaren barnean, Ekaitz Goikoetxea, Garazi Mendizabal eta Aitor Lanasek osatutako taldeak ‘Trans-formatzen’ dokumentala estreinatu du

M. Aranbururen erreportajea - 2018(e)ko apirilaren 25a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Ekaitz Goikoetxea, Garazi Mendizabal eta Aitor Lanasek egin dute ‘Trans-formatzen’ dokumentala.

Ekaitz Goikoetxea, Garazi Mendizabal eta Aitor Lanasek egin dute ‘Trans-formatzen’ dokumentala.

Galería Noticia

Ekaitz Goikoetxea, Garazi Mendizabal eta Aitor Lanasek egin dute ‘Trans-formatzen’ dokumentala.

Transexualitatearen ertz guztiak jaso eta azaldu dituzte Ekaitz Goikoetxea eta Garazi Mendizabal beasaindarrek eta Aitor Lasa iruindarrak sortutako Trans-formatzen dokumentalean. Atzo arratsaldean estreinatu zuten Beasaingo Usurbe antzokian eta herritarren harrera oso ona izan zen, beste hainbatetan honelako gaiekin gertatu den moduan. Publikoan zeuden, besteak beste, dokumentalean agertu diren hainbat protagonista.

Hala ere, dokumentalaren helburu nagusia gazteen artean lantzeko baliabide bihurtzea da, dokumentalaren harira unitate didaktiko bat ere sortu baitute. Horrela, bihar bertan 13.15ean Beasaingo BHI Institutuan egongo dira sortzaileak lana ikasleei erakusten, gaiak berak duen garrantzia eta ezagutzeko beharra nabarmenduz. Horrez gain, hilaren 27an Uharten (Nafarroa) izango da dokumentala 18.30ean, kultur etxean. Sarrerak dagoeneko agortuta daude eta bigarren emanaldi bat ere antolatzea erabaki zuten, iluntzeko 20.00etan.

Dokumentala iazko Beasaingo lehen Trans-zikloaren harira sortu zen, nahiz eta soka lehenagotik zetorren. Mikele Grande da filmeko protagonista eta Goikoetxeak Atarrabiako institutuko irakasle zela ezagutu zuen haren errealitatea. “Gure helburua ikasleak zoriontsu izatea da eta kasuaren berri izan bezain laster hainbat neurri hartu genituen eskolan Mikeleren egunerokotasuna errazagoa izan zedin”. Aurrez Uharteko eskolan ikasi zuen Mikelek, baina institutura salto egitean egoera berria zen, neurriak hartzea erabaki zuten eta irakasleen aldetik erraztasunak eskaintzea lehenetsi zuten. “Momentuan ez zegoen trans pertsonen inguruko protokolorik ezta informaziorik ere. Ezjakinsutasun izugarria geneukan guztiok”, aitortu du Goikoetxeak.

baliabideak sortzenMikeleren kasua ezagunagoa da dagoeneko, baina hark ere izan ditu trabak. Esaterako, Mikelek berak azaldu zuen ikasgelan sexu heziketa jaso-tzerako orduan lanketa azalekoa egiten zutela eta emakume-gizonaren binomioaz gaindiko errealitateak ez zirela islatzen. “Transexualitatearen inguruan ez zegoen ezer idatzita, ez zegoen ikasleentzako batere materialik”, zehaztu du beasaindarrak.

Trans komunitatearen lanketa eskolan egiteko probabilitateak baxuak ziren: baliabide gutxi eta, egotekotan, gaztelaniaz. Gabezia baten aurrean zeuden, dudarik gabe, eta geldirik geratzea aukera bat ez zela argi zuten: erantzun bat eman beharra zegoen, gizarteak errealitate horren berri izan behar zuelako. Horrela erabaki zuten dokumentala sortzen hastea, gaia lantzeko baliabideak eskaintzeko asmoz.

dokumentalaLanean hasteko Goikoetxea Mendizabalekin elkartu zen. Aurrez ere izan zuten tratua, besteak beste, Beasain herriko 400. urteurreneko bideoa elkarrekin egin zutelako: Goikoetxearen bertsoei musika jarri zien Mendizabalek. Ondoren batu zitzaien Lanas: Bertsomoviedako Mikel Laboaren omenezko lana ere egin zuten elkarrekin. “Antzeko sentsibilitatea konpartitzen dugu eta gustura aritu gara lanean”, xehetu du irakasleak.

Beste hainbat ekintza ere landu zituzten ikasleekin (esaterako, Goikoetxeak transexualitatea lantzen zuten bertsoei melodia jarri zien ikasle batzuekin batera), baina azken pausua Trans-formatzen deituriko dokumentala egitea izan zen hirukotearentzat, trans munduaren inguruko ezagutza zabaltzeko asmoarekin.

“Mikeleren kasua salbuespena da. Haren inguruan guztiek onartu dute bere errealitatea eta hasiera-hasieratik babesa eskaini diote, errespetua oinarri izanda. Tamalez, hori ez da kasu guztietan gertatzen eta guk alde argi eta ilunak biltzen dituen dokumentala sortu dugu”, azaldu du Goikoetxeak.

Filman pertsona askok hartu dute parte: Grande eta haren gurasoak, Aingeru Mayor eta Koch Chrysallis elkarteko kideak, Susana Asiain antropologoa, Erika Salvatierra sexologoa, errealitate hori lehen pertsonan bizi izan duten Marijo eta Maddi Imaz ama-alaba beasaindarrak, German Urteaga Goierriko Zubiko kidea, Kai Etxaniz eta Maria Amolategi musikaria, besteak beste. Errealitatea hamaika ikuspuntutik ezagutzeko aukera dute ikusleek: parte-hartzaile bakoitzak bere esperientzia kontatzen du eta horrek, era berean, egoera berdinean egon daitezkeen beste hainbatei laguntzeko bidea eman dezake.

Grabazioak 40 minutuko iraupena du eta horiek “mezua zabaltzeko” nahikoak direla uste du Goikoetxeak: “Dokumental iraunkor eta eraginkorra sortu dugulakoan gaude. Unitate didaktiko bat sortu dugu ikasleentzat eta bertan gaia lantzen duten bertsoak eta dokumentala bera ditugu”. Helburu anitz baditu ere, bakarrean bildu daiteke: besteenganako errespetua eta aniztasuna bultzatzea eta gizartea formatzea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902