Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KULTURA

Hizkuntza gutxituen doinuak batzen dituen ‘Tosta’ ikuskizuna Kursaalera iritsiko da

Atlantikoko zazpi herrialdetako hizkuntza, instrumentu, erritmo, kanta eta dantzak elkartu dituzte taula gainean

Aitziber Muga - 2018(e)ko apirilaren 25a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Tosta BandVER VÍDEOReproducir img

(Ruben Plaza)

Galería Noticia

Tosta BandReproducirTosta bandako musikariak ikuskizunean parte hartuko duten Kukaiko dantzariekin batera, atzo, Usurbilen.

Usurbil- Tosta Bandak larunbatean 20.00etan Donostiako Kursaal Auditorioan Tostaikuskizuna eskainiko du. Atlantikoko kostaldeko hizkun-tza gutxituak hitz egiten dituzten eta nazioartean ezagunak diren artistek osatzen dute taldea. Abenduaren 5ean argitaratutako diskoa aurkeztuko dute Kursaal Eszenaren programazioaren barruan.

Hala, Euskal Herria, Galizia, Eskozia, Frisia, Irlanda, Gales eta Cornualleseko hamaika musikarik haien kultura eta musika tradizio aberatsak taularatuko dituzte. Gainera, Kukai dan-tza taldeko bi dantzari gonbidatu dituzte taula gainera.

“Lehen aldia da kultura hauetako instrumentu, erritmo, kantu, estilo eta dantzak elkartzen direla modu gaurkotu batean sustrai horietako kantak berrasmatu eta berrinterpretatzeko”, ziurtatu dute. Gainera, eszenatokian antzematen da beraien musika partekatu eta elkarrekin lan egitea gogoko dutela.

“Denok dugu folklorea hizkuntza bezala, baina bakoitzak bere azentoa du”, esan du Mixel Ducau musika zuzendariak

Mixel Ducau musikari, abeslari eta Tostako musika zuzendariak musikariak Irlandako Dingle herrian lau egunez entseatzen aritu direla esan zuen atzo Usurbilen egindako aurkezpenean. “Oso modu naturalean lan egin genuen eta gure artean oso giro ona sortu zen”, azaldu zuen. “Bakoitzak bere proposamenak zituen, guztion artean hautua egin genuen eta nik moldaketak egin ditut”, esan zuen.

Eta anekdota bat ere kontatu zuen: “Ni albokarekin doinu euskaldun bat hasi nintzen jotzen eta beste musikari batzuk jarraitu egin zidaten, baina doinu euskaldun horri beste keinu batzuk gehituz. Denok dugu folklorea hizkuntza bezala, baina bakoitzak bere azentoa du”.

Mónica de Nut galiziarrak bat egin zuen Ducauren hitzekin eta beraien arteko interakzioa oso erraz eta naturalki hasieratik jaio zela azpimarratu zuen.

Igor Otxoa zuzendariak eta produktoreak horrelako banda bat sor-tzea eta zazpi kultura horiek harremanetan jartzea aspaldiko gogoa zela aditzera eman zuen. Donostia 2016aren baitan eta Euskaltzaleon Topaguneari esker elkar ezagutza hori lortu zuten. “Argi genuen Mónica de Nutekin lan egin nahi genuela, baina gainontzeko herrietan deialdi ireki bat egin genuen eta musikari bakoitzak bere bideoak eta kantak bidali zizkigun”, azaldu zuen. Hautaketa egin eta Tosta Banda sortu zuten.

2016ko emanaldietan taula gainean sortu zutena berezia zela eta jarraipena ematea erabaki zuten. Hala, disko bat grabatzea lortu zuten iaz eta orain diskoa aurkeztuko dute zuzenean: bihar Gasteizko Printzipal antzokian, ostiralean Iruñeko Gaiarren, larunbatean Donostian eta igandean Bilboko Arriagan izango da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902