Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketaren bosgarren Euskal Plana onartuko duela adierazi du

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaarekin batera, Tknikara, Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntza Zentrora, bisita egin dute gaur goizez. 

2018(e)ko apirilaren 25a, asteazkena - 14:27etan eguneratua

Urkullu lehendakaria Tknikan.

Urkullu lehendakaria Tknikan.

Galería Noticia

Urkullu lehendakaria Tknikan.

DONOSTIA. Errenterian dagoen zentro horretan, eta Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordea ere lagun zuela, Lehendakariak hainbat tailer eta gune bisitatu ditu, Euskadiko Lanbide Heziketatik burutzen den lana bertatik bertara eta egin litekeen modurik praktikoenean ezagutzeko: zibersegurtasunaren arloan, 3D inprimaketan, ingurune birtualei dagokionean, eta baita jasangarritasunaren arloan egiten den lana ere, beste zenbaiten artean.

Lehendakariak nabarmendu duenez, mundua etengabe ari da aldatzen eta aldaketa horiei erantzuteko ezinbestekoa da formazioa ere errotik eraldatzea. Hala, Euskadin, Lanbide Heziketako profesionalak lan eskerga egiten ari direlaberrikuntza aplikatuaren arloan nabarmendu du eta TKNIKA dela horren adierazle nabarmena.

Ildo berean, Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketaren bosgarren Euskal Plana onartuko duela adierazi du. "Hau Eusko Jaurlaritza osoaren plan estrategikoa da. Gure helburua da Lanbide Heziketa aldatzea laugarren iraultza industrialaren barruan gertatuko diren aldaketei erantzuteko", adierazi du.

TNIKA

Hezkuntza Sailak bultzatutako zentroa da Tknika. Ardatz nagusitzat ditu Lanbide Heziketarako berrikuntza eta ikerkuntza aplikatua. Sare-lanaren bitartez eta Lanbide Heziketako irakasleen inplikazioari esker teknologiaren, prestakuntzaren eta kudeaketaren eremuekin lotura duten berrikuntza-proiektuak garatzen ditu. Hau da, azkenean Lanbide Heziketara iritsiko diren berrikuntza horiek guztiak Tknikan garatzen dira. Euskadiko Lanbide Heziketa Europako abangoardian kokatzeko helburuz egiten du lan egunero Errenteriako zentroak.

Egun, 43 lagun ari dira bertan lanean, eta horiez gain beste 200 irakasle-kolaboratzaile baino gehiago ere bai, euren jarduna Tknikan eta eskolak ematen dituzten Lanbide Heziketako ikastetxean banatzen dutenak. Urtean mila irakasle inguru pasatzen dira instalazio hauetatik prestakuntza jasotzeko. Joan zen 2017 urtean, 100 bisita eta 1.330 bisitari baino gehiago jaso zuen Tknikak, mundu guztitik hurbilduak bertan egiten den lana ezagutzeko asmoz.

Berrikuntza teknologikoa

Gaur Lehendakariak bisitatu duten lehen gunea 3D inprimaketarako laborategia izan da. Bertan, 3D inprimaketarako existitzen diren eta Euskadiko Lanbide Heziketak erabiltzen dituen teknologiak ezagutu ditu, bai eta Tknikak teknologia hori erabiliz industria eta osasun sektoreetarako garatu dituen hainbat soluzio ere: bioereduak, ortoprotesiak, industria diseinuak, toraxa, pankrea, trakea, moldeak, kirol oinetakoak... aplikazio erreal sorta zabala, guztiak ere Tknikan eta 3D inprimagailuen bidez garatuak.

Ziber-segurtasuna eta Errealitate Birtuala izan dira Lehendakariak bisitan zehar ezagutu dituen arloetako beste bi. Lehenari dagokionez -Ziber-segurtasunari dagokionez- zentroko arduradunek erakustaldia egin dute, ingurune industrial automatizatu bati egindako ziber-eraso baten erakustaldia, eta Euskadiko Lanbide Heziketan zein prestakuntza ematen den azaldu, honelako erasoei aurrea hartzeko. Errealitate Birtuala lantzen duen tailerrean, irakaskuntzan erabiltzeko nahiz industria aplikaziorako Tknikak garatu dituen soluzioak ezagutu ditu. Lehen horien artean, nabarmentzekoak dira Euskadiko Lanbide Heziketak garaturiko pintaketa eta soldaketa simulagailuak;aplikazio birtual hauen bidez, ikasleek nahiz profesionalek trebezia hartzen dute pistola bidezko pintaketan nahiz soldaketan, ingurune birtual batean murgildurik ari direla (errealitate birtualeko betaurrekoak jantzita).

Giza hazkunde iraunkorra

Berrikuntza teknologikoarekin lotura estua duten tailerrak ikusi ondoren, Lehendakariak giza hazkunde iraunkorrarekin harremana duten guneak bisitatu ditu;baliabideen erabilera eraginkorrean oinarritutako produkzio-ereduari eta ekonomia jasangarriaren ereduari jarraiki euskal Lanbide Heziketatik bultzatzen diren proiektuez ari gara. Eremu honen barnean -beti ere giza hazkunde iraunkorraren ikuspegitik- Tknika eta Lanbide Heziketako ikastetxeak honako arlo hauetan ari dira proiektuak bultzatzen: Eraikuntza Adimenduna eta Eraikuntza Iraunkorra, Biozientziak edo Nekazaritza-elikadura Iraunkorra, besteak beste.

Azken arlo horretan, Lehendakariak Tknikan dauden akuaponia instalazioak ezagutu ditu. Akuaponiak akuikultura hidroponiarekin konbinatzen du arrainak eta barazkiak birzirkulazio-sistema batean ekoizteko. Arrainen produkzio-tangetako hondakin-ura mantenugai-iturri gisa erabiltzen da landareentzat eta horiek, aldi berean, iragazki biologikoen eginkizuna betetzen dute eta garbitu egiten dute tangetara itzultzen den ura. Horrela, sistema orekan mantentzen da eta uraren kalitate egokia ziurtatzen da.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902