Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskadi Basque Country standa Hannover Messe azokan

2018(e)ko apirilaren 25a, asteazkena - 14:23etan eguneratua

Tapia Alemaniako Hannover Messe azokan.

Tapia Alemaniako Hannover Messe azokan.

Galería Noticia

Tapia Alemaniako Hannover Messe azokan.

DONOSTIA. Alemaniako Hannover Messe azoka arlo horretako Europako garrantzitsuenetako bat da, eta, zalantzarik gabe, erakusleihorik onena da euskal enpresak munduaren aurrean agertu ahal izan daitezen, beste leku batzuetan aplikatzen ari diren teknologiak ezagut ditzaten eta negozio-bide berriak irekitzen saia daitezen.

Gaur, asteazkena, jarduera eromenezkoa da berriz ere, eta merkataritza-jardueraz gain, goi-mailako erakunde-agenda bat zehaztu da Alemaniako ordezkariekin (herrialde anfitrioia da Alemania) eta Mexikoko ordezkariekin (Hannover Messe azokaren edizio honetako herrialde gonbidatua da Mexiko).

Ekonomiaren Garapeneko sailburu Arantxa Tapia berriki izendatu duten Mexikoko Estatuko Garapeneko idazkari Alberto Curirekin bildu da gaur. Alberto Curi FIDEPARK erakunde publikoko gerentearekin batera joan da bilerara (erakunde hori SEDECOren mende dago, eta industria-parkeak garatzen ditu). Hannover Messe azokan egon ondoren, Curi Euskadira joango da, eta hainbat bilera egingo ditu SPRI Taldearekin.

Gaur egun, Mexikok 170 euskal enpresen 211 inplantazio bereganatzen ditu, eta Txinarekin batera euskal inbertsio gehien erakartzen duen herrialdea da.

Mexikoko Estatuko Garapeneko idazkariarekin ez ezik, Nuevo Leóngo Garapen Ekonomikoko idazkari Fernando Turner-ekin ere bildu da Tapia goizean, Euskadi Basque Country standean. Nuevo Leonek eta Euskadik antzekotasun asko dituzte, industriaren pisua oso handia da bietan eta etengabeko apustua egiten dute berrikuntzaren alde.

Bestalde, Alemaniako Bavaria eskualdearekiko harreman onak ere islatu dira gaurko agendan, Euskadiko ordezkaritza eskualde horretako standaren inauguraziora gonbidatu baitute. Ekitaldia Ekonomiako ministro Pschierer jaunak zuzendu du. Pschierer Bavariako Estatuko idazkari ohia da, eta Euskadi bisitatu zuen 2016. urtearen amaieran.

Euskadi Basque Country standaren inaugurazioa

Garapen Ekonomikoko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak zuzendu du ekitaldia, eta inaugurazioko diskurtsoan, Basque Country 4.0 estrategiaren ardatza den euskal industriaren gaitasunaren balioa azpimarratu du.

Euskadi aliantza publiko-pribatu gisa aurkeztu da, honako hauek barnean hartzen dituena: industria-enpresa handiak, gorantz doazen startup txikiak, eta enpresa-sareari lotutako zientzia, teknologia eta berrikuntzaren sare sendo bat, Euskadiko erakunde, zentro teknologiko eta enpresek egin dituzten eta 4.0 Pilotaje Taldeak zuzendu dituen aurrerapen nagusiak ahaztu gabe.

Beraz, ez da alderdi sektorialez hitz egin. Aitzitik, sektore teknologikoki berritzaile guztietan soluzioak eman ditzaketen teknologia disruptiboak lantzen dituen Euskadi industrial bat aurkeztu nahi izan da. Teknologia horiek honako eremu hauek hartzen dituzte barnean: energia, automozioa, aeronautika, osasuna, elikadura eta mugikortasuna.

Inaugurazio-ekitaldian, halaber, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernaez, Industriako sailburuorde Javier Zarraonandia, SPRIko zuzendari nagusi Alex Arriola eta Fabrikazio Aurreratuko Pilotaje Taldeko presidente Manu Salaverria izan dira. Eta, haiekin batera, Euskadiko enpresetako ordezkari ugari ere bai.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902