Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Jose Inazio Andreano ‘Xaxio’ Abian marka sortu duen getariarra

“Denbora librea dudanean egurrezko taulak egiten ditut eta hemen lanean nagoenean zoriontsu naiz”

Jose Inazio Andreanok (Getaria, 1966) bere etxeko garajea utzi eta Zarauzko lokal batean jarri du martxan Abian, uretako nahiz lehorreko egurrezko taulak modu ekologikoan egiten dituen Estatuko marka bakarra

Ane Roteta - Martes, 24 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Jose Inazio Andreano ‘Xaxio’, Abian marka sortu duen getariarra.

Jose Inazio Andreano ‘Xaxio’, Abian marka sortu duen getariarra.

Galería Noticia

Jose Inazio Andreano ‘Xaxio’, Abian marka sortu duen getariarra.

Zarautz- Noiz eta nola hasi zinen egurrezko oholak egiten?

-Niri eskulanak betidanik gustatu izan zaizkit, baina duela zazpi urte egin nuen nire lehenengo egurrezko surf taula. Lagun bati utzi nion eta polita zen arren, uretan ez zuela ezertarako balio esan zidan. Orduan, hurrengoa hobeto egiteko informazioa bilatzen hasi nintzen eta handplane delakoa aurkitu nuen, olatuak hartzeko erabiltzen den taula txiki bat. Hala, surfeko taulak alde batera utzi eta horrelakoak egiten hasi nintzen pixkanaka, eta, ondoren, horrek alaiak egitera eraman zidan, gilarik gabeko surfeko taulak. Duela pare bat urte Salinasera (Asturias) joan nintzen longboardeko jaialdi batera eta lagun baten longboard bat egiteko eskatu zidan. Modu horretan, dagoeneko urte bete baino gehiago da horrelako gauzak egiten ditudala Arri Altunarekin, nire bikotea, baina Abian enpresa moduan urte honen hasieran sortu da. Asko gustatu zait hau dena eta poliki-poliki besteek egiten ez dutena egiteko ahalmena dugula konturatu gara.

Zein da zuen bereizgarria?

-Besteek kanpotik ekarritako taulak saltzen dituzte, eta kantitate handitan ekartzen dituztenez, ia denak berdinak dira. Gainera, lija beltza izaten dute eta azpian, berriz, biniloa. Guk, ordea, lija beltza ez dugu jartzen eta azken kapa egurrez egiten dugu dekorazio bat sartuta. Gainera, erabiltzen dugun material guztia ekologikoa da, eta teknikoki onak dira. Ez dugu guk esaten, probatu dutenak baizik. Nik dakidala Estatu Batuetan dago horrelako taulak egiten dituen enpresa bat eta Estatuan ez dago horrelako besterik.

Zer nolako taulak dituzue?

-Egiten dugun denak orekarekin du zerikusia eta denak modu ekologikoan daude eginak. Denetarik dugu, cruiser txikiak, handplaneak, surf skateak, longboardak, alaiak... Bi oreka-taula ere baditugu, surfistek eta kirolariek entrenatzeko erabiltzen dituzte eta asko gustatu zaie. Horretaz gain, arrakasta handia izaten ari dira baita ere 10 urte arteko haurrentzako taulak. Imaginazioa, oreka eta psikomotrizitatea lantzeko balio du eta umeei asko gustatzen zaie. Gainera, taula guztiak pertsonalizatzeko aukera dago eta norberaren izena taulan ere jartzen dugu.

Zuk ba al zenuen ‘skate’ edo surfarekin loturarik?

-Ez, niri gustatzen zaidana taulak egitea da. Body surfa praktikatzen dut, baina surfean oso gutxi ibili izan naiz. Denbora librea dudanean hemen egoten naiz, eta hemen lanean nabilenean zoriontsu naiz, ikaragarri gustatzen zait. Gainera, zortea izan dut eta jendea ezagu-tzen joan naiz eta horiei esker asko ikasi dut. Denek dute zerbait erakusteko, izan surflariak ala argazkilariak.

Urtarrilean zabaldu zenuten Abian. Zer nolako harrera izan du?

-Lehen bi hilabeteak ez dira onak izan, etortzen zirenak lagunak ziren, eta pixkat beldurtu gara. Baina, bat-batean, ez dakit eguraldiagatik edo zergatik den, jende gehiago ari da etortzen eta ari gara martxa har-tzen. Hasierak beti izaten dira zailak baina orain gustura nago, etorri den jendeari taulak asko gustatu zaizkiolako. Gainera, Pro Zarautz txapelketa egon denean malekoian egon gara gure produktuak erakusten eta hori bultzada handia izan da, kontaktuak egin ditugulako eta saldu ere egin dugulako.

Zer asmo dituzue aurrerantzean?

-Urte betean proba egingo dugu, ea nola funtzionatzen duen ikusteko. Zorionez, asko gustatzen zaidan lana dut mantenimentuko enpresa batean. Nik beti esaten dut eskutatik joan zaigun hobbie bat dela hau eta ikusiko dugu nola doan, baina momentuz, itxura ona du.

Zer esango zenioke taula hauengatik interesa duenari?

-Online denda martxan dugu abianproducts.com webgunean, eta hau berez tailer bat den arren, hemen ditugu produktu denak eta interesa duenak ikustera eta proba-tzera etortzeko aukera du. Baina nire lanaren arabera goizez edo arratsaldez egoten naiz hemen, beraz, ikustera etorri nahi duenak telefonoz dei dezake 630 852 609 edo 676 069 177 telefonoetara ordua zehazteko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902