Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskaraz literatura irakurtzeak ematen du saria

Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoko sariak banatu dituzte Beasainen

M. Aranburu - Martes, 24 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Igandeko ekitaldian, Joxan Artze omendu zuten Dolarea parkean.

Igandeko ekitaldian, Joxan Artze omendu zuten Dolarea parkean.

Galería Noticia

Igandeko ekitaldian, Joxan Artze omendu zuten Dolarea parkean.

beasain- Euskaraz literatura eta irakurzaletasuna bultzatu eta susta-tzeko asmoarekin jarri zuen Beasaingo Udalak abianIrakurri, oparitu eta gozatu egitasmoa. Hilabete hauetan hamaika ekitaldi egin dituzte herrian eta maiatzaren 31a arte luzatuko da ekimen hau.

Gauzak horrela, Bibliotekako irakurzaletasuna saritzeko ekitaldia egin zuten. Bertan, aurtengo edizioan gehien mailegatu duen haurra Irati Arroniz izan da, 222 mailegurekin. Helduen kasuan, Izaskun Egigurenek irabazi du saria 123 mailegurekin. Sariak Xabier Matarranz kultura zinegotziak banatu zituen eta bi irabazleek 30 euroko txeke bana eta liburu sorta bana jaso zituzten.

Beasaingo Udaletik gogoratu dute oraindik ere parte hartzen jarrai dezaketela herritarrei;besteak beste, bibliotekan mailegatutako euskarazko liburu bat irakurtzean, liburuari buruzko fitxa bat bete eta erosketarako %35ko deskontu txartela jasoko du irakurleak Mirentxu liburu-dendan erosteko. Horrez aparte, hilabeteko parte hartzaileen artean 30 euroko erosketa txekea zozketatuko da liburutegian.

liburuak kaleanIgandean ere ekitaldi bero batek hartu zuen Beasain. Bigarren urtez jarraian Liburuak Kalera ekintza egin zuten euskal literaturari ikusgarritasuna ta bide batez merezi duen balio eta presentzia emateko helburuarekin. Goizean hasita herritarrak kaleetan barrena ibili ziren eskuan euskal liburuak hartuta. Beasaingo ikastetxe guztietako ikasleen parte hartzea ere izan zen trikitilari eta txistulariek egunari musika jartzen zioten bitartean.

Amaierako ekitaldia berezia izan zen. Joxan Artze sortzailearen oroimenezko saioa egin zuten elkarrekin Dolarea plazan. Artzeren olerkiak eta bere hitzekin egindako abestiak abestu zituzten eta euskal kulturan eta gizartean izan duen garrantzia nabarmendu zuten. Ikasleek berriz ere protagonismoa hartu eta Artzeren ibilbidearen inguruko datuak eman zituzten ezagutzera. Ondoren, guztiak elkarrekin Txoriak txori kantu ezaguna abestu zuten.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902