Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

San Marko eguna ospatuko dute bihar Irunen eta Hondarribian

Dozena bat eliza eta parrokitan egingo dira amabitxiek oparitutako opilen bedeinkapenak

Martes, 24 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

irun-hondarribia- Jai egun ofiziala ez bada ere, bihar San Marko eguna da eta Irunen zein Hondarribian, amabitxiek oparitutako opila goxoa ez zaie faltako ume eta gazte askori.

Egun honetako ohitura da gozoa eliza eta parrokietan bedeinkatu eta gero familia edo lagun artean jatea, etxean edo ohiko diren Guadalupe, Ibarla edo San Martzialgo inguruetan.

Bedeinkapenei dagokionez, gehienak goizeko 11.00etan izango dira, hala nola, Hondarribiko Jasokunde eta Sagarrondoko Amaren parrokikoa edo Junkalgoa, Belaskoenekoa, Anakakoa, Artiakoa, Pasionistetakoa, Behobiakoa edo Familia Sakratuaren parrokikoa, Irunen.

Aurretik, 10.30ean, Hondarribiko Betherramen eta Irungo Landetxa auzoko elizan egingo dira bedeinkapenak;11.30ean dago aurreikusita Larreaundi auzoko San Jose Langilearen elizakoa eta 12.00etan egingo da egun honetako azken bedeinkapena, San Martzialekoa, Irunen. - X.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902