Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Emakunderen 30. urteurrena

Berdintasunerako Emakunde Saria, Virginia Imaz clown eta aktorearentzat

Iñigo Urkullu Lehendakariak 2017 Berdintasunerako Emakunde Saria eman dio gaur arratsaldean, Lehendakaritzan, Virginia Imaz clown eta aktoreari

2018(e)ko apirilaren 24a, asteartea - 14:32etan eguneratua

Virginia Imaz clown eta aktorea.

Virginia Imaz clown eta aktorea.

Galería Noticia

Virginia Imaz clown eta aktorea.

DONOSTIA. Iñigo Urkulluren esanetan, Imazek bere umorea edukiz betetzeko gai izan da, eta bere ikuspuntua eskaini du, bai gizartearen inguruan, baita emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruz ere. "Virginia sortze eta komunikazio eredu bat da. Bere umorearen eskutik, berdintasuna sozializatu du. Hori dela eta, esan genezake bidaia-laguna izan dugula, izan ere, bere ibilbidea Euskadiko berdintasun politiken eskutik joan da". Ekitaldian, era berean, Emakunderen 30. urteurrena ospatu da.

Ekitaldian segidako sailburuak izan dira: Miren Izaskun Landaida Larizgoitia, Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria;Josu Erkoreka Gervasio, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea;Beatriz Artolazabal Albeniz, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua;Iñaki Arriola López, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua;Cristina Uriarte Toledo, Hezkuntzako sailburua;Bingen Zupiria Gorostidi, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua;Estefanía Beltran de Heredia Arroniz,Segurtasuneko sailburua;eta María Jesús Carmen San José López, Lan eta Justiziako sailburua.

Hitzaldian zehar, Lehendakariak Berdintasunerako Planak Euskadiko berdintasun egiturak sortu eta sendotzeko eta administrazio guztiak helburu berdinei begira jartzeko tresna eraginkorrak izan direla azpimarratu du. Hori dela dela eta, Urkulluk nabarmendu du plan hauek helburu berdinei begira jarri dituztela Euskadiko administrazio guztiak eta, horrek, bakoitzak egindako ekintzen inpaktua biderkatzeaz gain, beste zerbait ere ekarri duela: berdintasunaren alorrean politika bateratua izatea, hain zuzen ere.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak ere 30 urte hauetan berdintasun politiketan emandako aurrerapausoak aipatu ditu eta adierazi du egungoa berdintasunerako une oso garrantzitsua dela, izan ere, inoiz baino bultzada handiagoa ematen digu gizarteak, eta inoiz baino gehiago eskatzen digu berdintasunaren alde lan egiteko".

Landaidak, bestetik esan du Virginia Imaz "umorearen bitartez, berdintasuna ideien mundutik emozioen mundua eramateko gai" izan dela, "eta honekin, emozioaren bitartez, pertsona asko sentsibilizatzea lortu du, lehen pausoa emakume eta gizonen berdintasunaren alde ekiteko". Honekin batera adierazi du Imazi ematen zaion saria kultur arloan lan egiten duten pertsona eta talde guztiei luzatu nahi diela Emakunde sariko epaimahaiak, "erakusten baitute kultura gizartea eraldatzeko tresna ezin hobea dela;kulturak hainbat berdintasuna zer den ikasteko eta emakumeen parte hartzea eta aitortza sustatzeko estrategia berritzaileak eskaintzen dizkigulako".

Epaimahaiaren hitzetan, "arte eszenikoen alorrean aitzindaria eta berritzailea izan da Imaz, etiketen kontra borrokatu du eta pailazo ofizioaren duintasuna eman dio, era honetara, kultur arloko beste hainbat emakumeren erreferente bihurtuz".

Epaimahaia

Edizio honetako epaimahaia honako hauek osatu dute: Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaida Larizgoitiak;Emakundeko idazkari nagusiak, Zuriñe Elordi Romerok;Arabako Diputatu Nagusiaren Gabinete Buruak, Nekane Zeberio Ganzarainek;Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze era Berdintasun Diputatuak, Teresa LaespadaMartínezek;Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Sozialen diputatua den Maite Peña Lopezek;EUDELeko Berdintasun arduraduna eta Galdakaoko alkateak, Ibon Uribe Elorrietak;Repelega Prestakuntza Profesionaleko ikastetxeko berdintasun arduradunak, Alfonso De Andrés Moralesek;Emakundeko Prestakuntza eta Programak Arloko arduradunak, Raquel Raposo Acevedok;UPV/EHUko berdintasun zuzendaria den Leire Imaz Zubiaurrek;Ermuko berdintasun teknikaria den Begoña Fernández Alcaldek eta Manuela Cubero Lejarzak, Batzorde Kontsultiboaren ordezkari gisa.

Sariaren helburua

Sariaren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea;emakumeek egindako lana aintzat hartzea eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren egindako lanetan nabarmendu direnak saritzea, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako lanetan nabarmendu direnak ere. Sariaren diru-kopuru gordina 14.400 euro da.

Emakunde Sariak lau alorretan banatzen ziren 2006ko ediziora arte. 2006an Emakundek pentsatu zuen egokia zela arloen aniztasunaren ikuspegia sartzeko beste modu batzuk antolatzea;hori dela eta, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko ekarpen bakar bat saritzea erabaki zuen, nabarmenena, edozein arlotakoa izanda ere. Sari bakarra ematen denetik hauek izan dira sarituak: Mari Jose Urruzola 2006an, Bagabiltza elkartea 2007an, Bizkaiko Emakumeen Asanblada 2008an, Lilaton taldea 2009an, 2010ean Teresa del Valle, 2011an Irun eta Hondarribiako alarde mistoak, 2012an Bilboko Modulo psikosozialak. 2013an La Posada de los abrazos elkartea, 2014an María de Maeztu Fórum Feminista, 2015ean Arabako Landa Eremuko Emakumeen Sarea eta Hitzez Baserriko Emakumeen Elkartea, eta 2016an Marta Macho, matematiketan doktorea.

Virginia Imaz

Aktorea, pailazoa, ahozko kontalaria, clownklusionista, gidoilaria, agertokiko zuzendaria... gainera, helduen Etengabeko Hezkuntzako irakaslea ere izan da. Trebatzaileen trebatzailea da eta 30 urteko ibilbide profesionala duen Oihulari Klown antzerki - konpainiako zuzendari artistikoa eta sortzailea da. Ia hiru urtez egin zuen lan Cirque du Soleil - en La Nouba ikuskizunean. Umorearen esparruan egin duen lanak begirada barneratzailea eskaintzea izaten du beti helburu.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902