Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Memoriaren Plaza Beasainen erakusketa, igande arte irekita

Aste honetan Beasain, Legazpi eta Ordiziako bost ikastetxetako 16 ikasle taldek parte hartuko dute Memoriaren Plazako hezkuntza tailerretan.

2018(e)ko apirilaren 23a, astelehena - 11:49etan eguneratua

Galería Noticia

Erakusketarekin batera antolatu zenbait ekitaldi antolatu dira: biktimen mahai ingurua asteazkenean eta ostegunean “Pasaiako Badia” dokumentalaren emanaldia eta egile eta familiarekin solasaldia ondoren.

BEASAIN. Aitor Aldasoro Beasaingo alkateak eta Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen GOGORAren zuzendariak ireki dute gaur arratsaldez Memoriaren Plaza erakusketa Beasainen Udaleko gainontzeko ordezkariek lagunduta. Bere hitzaldian Aintzane Ezenarrok egunotan erakusketarekin batera antolatu diren ekitaldiak aurkezteaz gain, bereziki memoriaren transmisioak duen garrantziaz aritu da.

Honen harira, ikastetxeei eskaini zaizkien hezkuntza tailerrek izan duten harrera ona azpimarratu du, izan ere, aste honetan Beasain, Legazpi eta Ordiziako bost ikastetxetako 16 ikasle talde hurbilduko dira Memoriaren Plazako hezkuntza tailerretara. Modu ofizialean erakusketa arratsaldez ireki bada ere, gaur goizean bertan hiru ikasle taldek parte hartu dute Memoriaren Plazako tailerretan. Helburua, ikasleek memoria eraiki eta hausnarketa kritikoa egiteko behar dituzten gakoak ezagutzea da.

Memoriaren Plaza Beasainen erakusketa zabalik egongo da apirilaren 23tik 29ra udaletxe ondoko San Martin plazan eta aste horretan hainbat ekitaldi izango dira:

• Apirilaren 25ean, 19:00etan: Biktimen mahai-ingurua erakusketan bertan.

• Apirilaren 26an, 19:30ean: Zine-foruma. "Pasaiako Badia" dokumentalaren emanaldia eta ondoren, egileekin eta senitartekoekin solasaldia Usurbe Antzokian.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902