Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Lehenbiziko aldia

Ana Urkiza - 2018(e)ko apirilaren 23a, astelehena - 10:44etan eguneratua

Gaur, Liburuaren Nazioarteko eguna. Gure herrietako plazetan eta herri edo auzo liburutegietan liburuak mahaitxoetara aterata ikusi eta topatu ahal izango ditugu. Gaurko egunez, liburuek ordena edo protagonismo ezberdin bat har-tzen dutela esan liteke, irakurtzeko arrazoi ezberdinak daudela adierazten digute irakurketa jarraituak antolatzen dira nonahi eta irakurleok eta hain irakurle saiatuak ez garenok ere irakurketa kate erraldoietan parte hartzen dugu, gustura gainera, gaurko egunez bederen, liburua maite dugula azaltzeko aukera ematen digutelako. Hitzei bizkarra leunduz, aurretiaz beste inork egin ez balu legez.

Horixe dela esan liteke irakurtzea. Horixe dela eman genezake jakitera: "lehenbiziko aldia". Ahanzten ez den esperientzia. Edo lehena izan zarela sentitzea. Nork ez du lehenbiziko muxua gogoratzen? Nork ez du sekula itsasoak orraztutako hondarraren gainera jauzi egin eta norbere oin zantzuei begira gelditu, ilargia zapaldu duen lehen astronauta balitz bezala? Nora doaz, ondoren, hondarrean utzitako oin marka horiek? Nora nerabezaroan emandako lehenbiziko muxu lotsati hura?

Bizitzak aurrera egiten du, ordea, lehen muxu hartatik geroz ere, baita hondartza zapaltzen lehenak izan ginenetik. Eta beste hainbat leku, momentu eta arrazoi daude lehenbiziko beste hamaika unerekin tupust egiteko. Deskubritzen jarraitzeko. Harritu zaitzaten uzteko. Lehenbiziko aldi hartan bezala sentitzeko. Liburu baten aurrean hartzen dugun jarrera, bizitzaren aurrean hartzen dugunarekin parekatu daiteke. Jakinmina dugun edo ez adierazten dugu, deskubri-tzen jarraitu nahi dugun edo ez, hunkitu gaitzaten gura dugun edo ez, sorpresak gogoko ote ditugun, aukera berriei ateak irekitzeko prest gauden liburu baten azala irekitzeko haina indarrik dugun edo ez osasunez bizitzen jarraitzeko.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902