Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
RETORTILLO

Routes “aukera paregabea da Euskadiren konektibitaterako eta sustapenerako”

Sailburuak ongietorria egin die gaur Routes Europe 2018ko biltzarkideei Kongresuko sari-ematean.

2018(e)ko apirilaren 23a, astelehena - 11:51etan eguneratua

Galería Noticia

Routes-era bertaratu diren 1.000tik gora biltzarkidek berretsi dute Kongresuaren arrakasta, "aireko konektibitateko preskriptoreak eta profesionalak biltzen dituena Euskadi munduari ezagutzera emateko"

DONOSTIA. Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailburu Alfredo Retortillok aireportuen eta helmugen sari-ematean parte hartu du gaur-"Networking evening &marketing awards", Routes Europe 2018 Kongresuaren barruan. Inaugurazioaren ondorengo egunean, aireko konexioen diseinuan eta bultzadan oinarrizkoak diren hiru eragileak ‒airelineak, aireportuak eta helmugak‒ biltzen dituen ekitaldi honen garrantzia gogora ekarri du Sailburuak.

Sailburuak biltzarkideei adierazi dienez, Belfasten erreleboa hartu zuenetik, "lanean jardun dugun kongresua aukera paregabea da gure gaitasunak eta azpiegiturak erakusteko, eta baita gure herrialdearen erakargarritasunak ere bidaiarien helmuga gisa. Eta zuei ere erakusteko, preskriptorerik garrantzitsuenak zaretenez gero aireko konektibitatean".

"Gure herrialdean hiru aireportu ditugu, eta aireportu horien interkonexioa ere bultzatu behar dugu, hain zuzen ere herrialde gisa Europako aireko konektibitateen sarean dugun gaitasuna handitzeko" jarraitu du.

Retortillok, amaitzeko, Euskadik helmuga turistiko gisa dituen ezaugarriak azaldu ditu, "lurralde txiki honek baliabide eta jarduera izugarri ugariak eta anitzak ditu bidaiari guztien gustuetara egokitzen direnak".

Routes Europe 2018

Atzo inauguratu zen Routes Europe 2018 BECen. Bihar, asteartea, amaituko da eta Turismoko Sailburu Alfredo Retortillok Hannoverreko alkate Stephan Weiliemango dio testigua, Alemaniako hiri hori izango baita Routes kongresuko hurrengo egoitza.

Kongresuak nazioarteko eremuan kokatzen lagunduko dio Euskadiri eta onura ekonomikoak ekarriko dizkio gure helmugari. Sektoreko 1.000 profesional baino gehiagok osatutako foro bat du: 110 aireko linea, 300 aireportu, garraioko eta turismoko agintariak, eta sektoreko hizlari gailenak.

Aireportuak eta instituzioak, eta aireko konpainia nagusiak elkartzen dituen foro nagusia da. Ekitaldi honetan estrategikoa da instituzioen presentzia, optimizatu egiten baitu Euskal Aireportuen eta baita Euskadiren beraren sustapena ere, aireko konexio potentzialen helmuga gisa.

Ekitaldia elkarraldi bat da gaitasun operatiboaren eskaintzaileen artean (aireportuak);gaitasun hori segmentutan banantzen da SLOTS edo aldi baterako segmentu adjudikatuen eta aireko konpainien aldetik izaten den eskariaren artean.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902