Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Osalanek 25 urte bete ditu

2018(e)ko apirilaren 23a, astelehena - 11:44etan eguneratua

Galería Noticia

DONOSTIA. Osalan Laneko Osasun eta Segurtasunerako Euskal Erakundearen 25. urteurrenean izan da gaur Iñigo Urkullu Lehendakaria. Ekitaldian azpimarratu duenez, "ezin dugu bizi arrisku-egoerak ezabatzeko edo arintzeko gehiago ezin dugula egin pentsatuz" eta, hortaz, garrantzizkoa da seguruak ez diren jardunak baztertzeko ahalegin instituzionalak egitea. Gainera, gogora ekarri du prebentzioak parte izan behar duela "gure enpresen erantzukizun sozialean;langile bakoitzaren kulturan eta jarreran".

Ekitaldian Lehendakariak nabarmendu duenez, pertsonen ongizateak haien bizitza lan-ingurune osasungarri batean moldatzea eskatzen du. "Asebeteta eta baldintza onetan lan egiteak pertsonen inplikazioa, hobetzeko nahia eta, azken batean, lehiakortasuna sustatzen ditu", azpimarratu du.

Hala, enpresek lortutako aurrerapenak eta gero eta kontzientzia handiagoa adierazi nahi izan ditu laneko arriskuen prebentzioak duen garrantziari dagokionez. Era berean, Eusko Jaurlaritzak laneko arriskuen prebentzioarekin hartua duen konpromisoak osoa izaten jarraituko duela azpimarratu du, denon onerako.

Ekitaldian izan dira Lan eta Justiziako sailburu Maria Jesús San José;Osasuneko sailburu Jon Darpón;Bilboko Udaleko alkate Juan Mª Aburto;José Antonio Ardanza Lehendakari ohia;Kontseilu Nagusiko lehendakari Jon Azkue;Osalaneko zuzendari nagusi Alberto Alonso eta Barakaldoko Udaleko zinegotzi ordezkari Gorka Zubiaurre Sasia.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902