Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
urola kosta

Itsuentzako material egokitua sortu dute Algorrin

Zumaiako Interpretazio Zentroak fitxak eta zenbait figura prestatu ditu

Ane Roteta - 2018(e)ko apirilaren 22a, igandea - 06:03etan eguneratua

Itsuak edo ikusmen murritza duten pertsonak, osteguneko bisita gidatuan, fitxak ukitzen.

Itsuak edo ikusmen murritza duten pertsonak, osteguneko bisita gidatuan, fitxak ukitzen.

Galería Noticia

Itsuak edo ikusmen murritza duten pertsonak, osteguneko bisita gidatuan, fitxak ukitzen.

Zumaia- Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroak itsuentzako eta ikusmen murritza duten pertsonentzako fitxa egokituak prestatu ditu, kolektibo horrek Zumaiako flyscha hobeto ezagutzeko aukera izan dezan. Horretarako, GKN Driveline enpresaren laguntza izan dute, eta joan den ostegunean aurkeztu zuten enpresako eta Interpretazio Zentroko ordezkariek, Oier Korta alkateak eta Geoparkeko gerentea den Leire Barriusok.

Algorri zentroko zuzendaria den Begoña Riverok aurkezpenean azaldu zuenez, fitxa egokituak prestatu dituzte, braillez idatzita eta erliebezko irudiekin, eta flysch-ean aurkitu daitezkeen zenbait animalien figura batzuk ere sortu dituzte. Horretaz gain, zentroko seinaleztapena ere hobetu dutela nabarmendu zuen.

Gizartean laguntzenGKN Driveline enpresak gizarte arloan zenbait jarduera egin izan ditu azken urteotan, eta Aspanogi eta Adela elkarteei laguntza eskaini ondoren, aurten ingurumenera jotzea erabaki dute. “Geoparkearekin harremanetan jarri ginen horretarako, eta kostaldea garbitzeko laguntza eskaini genuen. Baina, beste zerbait egiteko gogoa genuen eta horrelaxe sortu zen itsuentzako eta ikusmen murritza duten pertsonentzako zerbait egitearen ideia”, azaldu zuen GKN Driveline enpresako Ianire Floresek.

Ekintza hauek aurrera eraman ahal izateko, Once elkartearen laguntza izan du Algorri Interpretazio Zentroak, eta ostegunean bertan talde bat izan zen material berriak probatzen.

Geoparkeko gerentea, Leire Barriuso, oso gustura agertu zen ekimen berri honekin: “Eragile publikoek eta pribatuek horrelako ekimen batean bat egitea beti da oso positiboa”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902