Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

Memoriaren plaza erakusketa ikusgai izango da Beasainen

Astelehenean hasi eta datorren astean zehar zabalik egongo da Loinazko San Martin plazan

M. Aranburu - 2018(e)ko apirilaren 22a, igandea - 06:03etan eguneratua

Beasaingo Loinazko San Martin plazan dago jarrita Memoriaren Plaza erakusketa hartuko duen karpa.

Beasaingo Loinazko San Martin plazan dago jarrita Memoriaren Plaza erakusketa hartuko duen karpa.

Galería Noticia

Beasaingo Loinazko San Martin plazan dago jarrita Memoriaren Plaza erakusketa hartuko duen karpa.Beasaingo Udal ordezkariak Ezenarrorekin batera ekitaldia aurkezten.

beasain- Herritarrei eta orohar gizarteari beren memoria-lekuko-tza uzteko espazio bat eskainiko die Beasaingo Udalak datorren astean. Memoriaren Plaza erakusketa jarriko dute Loinazko San Martin plaza gainean jarri duten karpa handi batean, eta dagoeneko prest dago guztia ikusleak hartzen hasteko. Ekimen hau ez da berria, izan ere, 2016ko otsailean Bilbon egin zen lehenengoz eta ordutik hamasei herritan egon da ikusgai. Datuei erreparatuz arrakasta handia izan duela ikus daiteke, izan ere, 30.000 lagunetik gora izan dira ekintzaren partaide eta Memoriaren Plazan izan dira.

Bihar hasita, baina, zazpi egunez, Beasainen izango da eta erakusketaren ekimenaren nondik norakoak eta asteko egitaraua aurkeztu dituzte Aitor Aldasorok, Beasaingo alkateak, eta Aintzane Ezenarrok, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren, Gogoraren, zuzendariak. Egitarauari dagokionez, bihar 18.00etan egingo da irekiera ekitaldia. Asteazkenean, berriz, biktimen mahai ingurua izeneko saioa egingo da 19.00etan erakusketan bertan. Ostegunean, zine-forumaren txanda izango da eta 19.30ean, Pasaiako Badia dokumentalaren emanaldia izango da eta ondoren, egileekin eta senitartekoekin batera solasaldi bat antolatu dute Usurbe Antzokian.

bizikidetzaAldasorok erakusketa hau orain arte herrian elkarbizitza eta bizikidetzaren alde egin den lanketan kokatu du, izan ere, herritar batzuk lanean ibili dira gai honen inguruan: “Aldundiaren laguntzarekin batera joera ezberdinetako beasaindarrak elkartu eta landu egin dute arlo hau. Horrela, helburua Beasaingo herritarren bizikidetza taldea eratuz Elkarbizitza Eraikizlelopean, nondik gatozen eta nora goazen aztertzen ari gara. Hortik sortu zen iazko urria eta azaroa bitartean antolatutako egitaraua, eta hausnarketa horretan laguntzeko ekitaldi desberdinak antolatu ziren”. Dinamika horrek herritarren babes handia jaso zuen eta ia ehun beasaindarrek bat egin zuten. Hala, elkarrekin, izan daitezkeen desberdintasun guztiak albo batera utziz, argazki bat atera zuten. “Memoriaren Plaza erakusketa ibiltaria eta honen inguruko egitaraua orain arte egindako guztiaren osagarri izatea nahi da eta aurrera begira helburu honetan pauso bat gehiago ematea”, zehaztu du alkateak.

Ezenarrok, berriz, erakusketa zabaldu zenetik memoriaren inguruan herritarrek parte hartzeko proiektua dela nabarmendu du eta dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoan ikusgarritasuna lortu duela ere agertu du. “Helburua Euskadin azken urteotan gertatutakoei buruzko lekukotzak biltzea eta azaltzea da, memoria plural eta partekatua eraikitzeko asmoz”, gehitu du Gogorako zuzendariak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902