Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Altza, Intxaurrondo eta Bidebietako auzoen Batzarrerako hauteskundeen deialdia egin da

Auzo-elkarte eta arlo-entitateek maiatzaren 9ra arteko epea izango dute hautagaiak aurkezteko.

Domingo, 22 de Abril de 2018 - Actualizado a las 13:53h

Donostia - Barrutia, hurbiltasun eta partaidetza politiken garapenerako ezinbesteko deskontzentrazio-tresna da, politika publikoaren inguruko lan-dinamika partekatuak sortzea eta bere kudeaketan eraginkortasuna eta gardentasuna hobetzea lehentasunezko helburuak direlarik.

Barrutiaren antolaketak Udal Batzar baten sorrera aurreikusten du kudeaketa-organo nagusi gisa, dagozkion eskumenen baitako tokiko gaietan auzotarren, kolektiboen eta entitateen kontsultarako eta partaidetzarako organo goren gisa jarduten duena. Batzar hau 15 kidek osatuko dute, Barrutiko batzarraren Zinegotzi-burua, Barrutiko batzarraren zinegotzi-buruordea, udal ordezkaritza duten talde politikoek proposatutako 5 kide, auzo elkarteetako 4 ordezkari eta arloko entitateen 4 ordezkari izango direnak.

Ekialdeko Barrutiko Batzarra osatzeko hateskundeetarako deialdia 2018ko apirilaren 17an eginik, maiatzaren 9ra arteko epea ireki da parte hartu nahi duten auzo-elkarte eta arlo-entitateek hautagaitzak aurkez ditzaten, betiere aipatutako lurraldekoak badira eta Herri Entitateen Erregistroan urtebeteko gutxieneko egonaldia egiaztatzen badute. Hautagaitza aurkezteko, erregistroan eskabidez sarrera eman beharko zaio elkarte edo entitatearen hautagai titularrarekin eta bere bi ordezkoekin osatutako zerrendari.

Bozketa eguna 2018ko maiatzaren 19an izango da Udaletxeko sarreran goizeko 10etatik arratsaldeko 16:00ak arte. Ekialdeko Barrutikoak diren eta Herri Entitateen Erregistroan izena emanda dauden auzo-elkarteek zein arlo-entitateek izango dute bozkatzeko aukera.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902