Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oiartzungo ondarea biltzeko proposamena

Udalak proiektua aurkeztu du eta kultura eta historia artxibo batean gordetzea herritarren eskura uzteko da helburua

Sábado, 21 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Jon del Olmo zinegotziak Herri Artxiboaren proiektua azaldu zuen atzo.

Jon del Olmo zinegotziak Herri Artxiboaren proiektua azaldu zuen atzo. (oiartzun.eus)

Galería Noticia

Jon del Olmo zinegotziak Herri Artxiboaren proiektua azaldu zuen atzo.

Oiartzun- Oiartzungo kultura eta historiaren ondarea bilduko duen Herri Artxiboaren proiektua aurkeztu du aste honetan Udalak, ondare kultural zein historikoaren inguruan aritutako herritarren aurrean.

Proiektuaren abiapuntua “herritarrengandik jaso” duela Udalak azaldu zuen Jon del Olmo zinegotziak. “Proiektuka aritu beharrean, denari aterki bakarra eman nahi izan diogu”, gehitu zuen.

Udalak eta Suberri Matelo, Leire Mitxelena eta Eneko Salaberriak osatu duten lantaldeak Oiartzungo Herri Artxiboa osatzeko proposamen zehatza egin zuten.

Helburua Oiartzuni buruzko ondarea bildu eta herritarren esku jar-tzea da. Ondarea oso gai zabala denez, abiapuntu gisa liburu, dokumentu eta ikus-entzunezkoak biltzea proposatu zen.

“Dagoeneko badaude lan batzuk bilduta, baina sakabanatuak daude. Horiek biltzea ezinbestekoa da. Horretarako, elkarlana nahitaezkoa izango da”, adierazi zuen Del Olmok. Adibide gisa jarri zituen Euskaltzaindiak duen Eugenio Arozenaren an-tzerki-fondoa, Ttur-Tturreko Oiar-tzuarren baitan, Manuel Lekuona liburutegiko artxiboa, Iñaki Arbelaitzen artxibo pertsonala…

Lana hiru pausotan egitea proposatu zuten: lehenengo, dagoenaren inbentarioa egin eta zein funtsetan dauden identifikatu;gero, bilketa lana egin eta azkenik, modalitate egokian argitaratu. 2018 urterako proposatutako lana inbentario-lanak egitea izango litzateke.

Horretarako, batzorde iraunkor bat sortzea proposatu zuten: Ondarearen Mahaia. Era berean, Udalak zenbait baliabide eskaintzeko konpromisoa azaldu zuen: espazio fisiko eta digitala, eta baliabide ekonomikoak (6.000 eta 12.000 euro artean). Pertsona aditu bat kontratatzea ere proposatu zuten, jakintza teknikoa duena gisa honetako lana koordinatzeko.

Oraingoz, Udalaren webgunean, Sailak atalekoKultura arloan Herri Artxiboaren Proiektuan dago egindako proposamena. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902