Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Izaskun Altuna ordiziako sindikatua

“Ordiziako kooperatiba sortu zen baserritarren produktuak saltzeko eta hori mantendu beharreko altxorra da”

Ordiziako Nekazarien Kooperatiban lan egiten du Izaskun Altunak. Lehen batez ere jende heldua joaten bazen ere, orain gazteak ere gerturatzen direla dio

M. Aranburu - Sábado, 21 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Izaskun Altuna

Galería Noticia

Izaskun Altuna

ordizia- Aurten 20 urte beteko ditu Izaskun Altuna lazkaomenditarrak Ordiziako Sindikatuan lanean. Sindikatuan edo kooperatiban baserritarren produktuak saltzen dituzte eta gutxika-gutxika produktu berriak ere gehitzen ari dira eskain-tzara.

Urte asko daramatzazu kooperatiba honetan lanean. Nola hasi zinen?

-Nire aitona baserritarra zen eta horrez gain, kooperatibako kide ere bai. Nik aita hilda neukan eta lanean hasia nengoen ikasketak erdi utzi ostean eta hementxe hasi nintzen proba moduan lanean. Dagoeneko, baina, hogei urte daramatzat lan honetan eta halaxe jubilatzea gustatuko litzaidake.

Goierriko Nekazal Kooperatiba 1920. urtean sortu zen sindikatu gisa. Helburu berdinarekin jarrai-tzen du orain?

-Kooperatiba hau apaiz batek sortua izan zen eta helburua baserritarren produktuak saltzea zen. Azkenean, Ordiziak lotura handia du azokarekin eta baita lehen sektorearekin ere, beraz, badu bere garrantzia horrek. Apaiz horren nahia zen kooperatiben arteko hartu-eman bat sortzea, gauzak granelean sartzea, gune bat sortzea. Eta nik uste lortu zuela eta orain guri dagokigula altxor hori mantentzea.

Orain gutxi guztiz eraberrituta zabaldu duzue sindikatua. Nolako harrera izan du?

-Jendea oso gustura dagoela esango nuke, aldaketa nabaria izan da egia esan. Lehen geneukan lokala erabat zaharkituta zegoen eta hainbat instalaziok ere arazoak ematen zituzten. Orduan, itxura aldatu dugu, baina beste gauza batzuk ere bai.

Esaterako?

-Produktu berri batzuk sartu ditugu gure eskaintzan, batez ere gauza ekologikoak, esaterako, patata eta orain ogiarekin ere hasi gara. Horrez gain, lehen agian produktu bateko aukera bakarra geneukan eta orain eskaintza zabalagoa egiteko artzain edo baserritar gehiagoren produktuak ere baditugu, jendeak nahiago duena aukeratu dezan. Hala ere, urte hauetan gora egin du granelean erosteak, erosleei asko gustatzen zaien gauza da. Bestalde, landareak, fruitu-arbolak, barazkiak, lorategirako tresneria eta animalien-tzako janaria ere saltzen ditugu, besteak beste.

Garai batean, batez ere, baserritarrak biltzen ziren sindikatuan. Gaur egun zein da eroslearen profila?

-Lehen, batez ere, jende heldua eta baserrikoa etortzen zen gehien bat sindikatura eta animalientzako pen-tsua erosten zuten. Pentsu ekoizleak, baina, jaisten joan dira eta erosleak ere baietz esango nuke. Baina orain, jende gaztea ere dezente inguratzen hasi da. Hori, dudarik gabe, oso albiste pozgarria da guretzako. Azken finean, kooperatibari buelta bat emateko beharra ikusten nuen, nolabait gerturatu egin behar ginela jendearengana eta helburu hori dagoeneko lortzen ari garela esango nuke.

Ordizia bezalako herri batean beharrezkoa ikusten duzu sindikatu bat izatea?

-Inolako zalantzarik gabe bai. Batetik urte asko daramatzan leku bat delako eta bestetik, nola ez, baserritarren lana balioan jartzen dugulako. Azken finean, haiek ekoitzitako produktuak, kalitate izugarri altukoak, saltzen ditugu.

Mendi bat. Txindoki. Etxetik ikusten dut egunero eta ezin dut besterik esan.

Hondartza bat. Oriokoa. Txikitatik joan izan naiz bertara. Beste lagun batzuekin ere familian joan izan gara bertako kanpinera eta asko gustatzen zaigun leku bat da.

Paisaia bat. Aralar.

Festa edo ekitaldi bat. Irailean, Ordizian egiten den Artzain Eguna asko gustatzen zait, giro oso polita egoten da bertan.

Gipuzkoako txoko gustuko-ena. Lazkaomendin bizi naiz eta beraz, horixe esango nuke.

G

ipuzkoatzen


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902