Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Harrera familiak eskatu dituzte Andoainen

Haur sahararrak etxean hartzeko programan izena emateko aukera dago astelehena bitarte

2018(e)ko apirilaren 21a, larunbata - 06:02etan eguneratua

Galería Noticia

Andoain- Harrera familiak biltzeko azken ahalegina egiten ari dira Andoaingo Udala eta Hurria-Sahara elkartea. Astelehena bitarte izango da aukera Oporrak bakean programan parte hartzeko etxean haur saharar bat jasotzeko helburuarekin.

Ekimen honen xedea gazte sahararrak bizi dituzten baldintza zailetatik atera, eta udan opor duin batzuk igarotzea da. Udalak deialdi berezia egin die Andoaingo familiei, jakinik azken urteotan asko kostatzen ari zaiela harrera familiak aurkitzea.

Jakinarazi dutenez, Udalak haurraren bidaiaren kostua bere gain hartuko du eta familia mantenuaz arduratu beharko du. Gainera, goizetan herriko kiroldegian haurrentzako ekintzak ere antolatuko dira eta haur sahararrek doan parte hartzeko aukera izango dute.

Uztaila eta abuztuan Euskal Herrira etorriko diren haurrak Tindouffeko errefuxiatuen kanpalekuan bizi dira. 8 eta 12 urte bitarte dituzte eta oso baliagarria izaten zaie egonaldia beren bizilekuan jasatzen dituzten tenperatura altuetatik ihes egiteko. Gainera, Euskal Herrian osasun errebisioak egin eta elikadura egokia izateko aukera dute.

Oporrak bakean programan izena emateko aukera dago astelehena bitarte. Informazio gehiago nahi duten familiek Andoaingo Gizarte Zerbitzuetara deitu beharko dute (943 304 343) eta bertan argibide guztiak eskainiko zaizkie. - M.S.S.

etiquetas: andoain


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902