Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
buruntzaldea

Euskal Dantzek Hernaniko kaleak hartuko dituzte asteburu honetan

XXIII. Dantzari Festako egun handiak ospatuko dira gaur eta bihar

Aitziber Muga - 2018(e)ko apirilaren 21a, larunbata - 06:02etan eguneratua

Kalejira bat Tilosetan, Ttarlaren 25. urteurrenaren ospakizunen baitan.

(X.V.L)

Galería Noticia

Kalejira bat Tilosetan, Ttarlaren 25. urteurrenaren ospakizunen baitan.

Hernani- Joan den astelehenean hasi zen Hernaniko XXIII. Dantzari Festa atzo arte Biteri kultur etxean ikusgai zegoen euskal janzkien erakusketarekin. Ostegunean, gainera baserritarren eta kalekumeen janz-kerei buruzko hitzaldia burutu zen. Baina ekitaldi nagusienak asteburu honetarako gorde dira. Honela, gaur dantzari txikiak arituko dira eta bihar Euskal Herri osotik etorritako taldeek beraien dantzak erakutsiko dituzte.

Honela gaur 12.00etan Ttarlaren dantzari txikien irteera eta dantza emanaldia erdiguneko kaleetan ikusteko aukera izango da.

Gainontzeko ekitaldiak arratsalderako programatu dira. 17.00etan, dantzari txikien irteera eta dantza izango dira berriz erdiguneko kaleetan eta lagun izango dituzte Hernaniko Musika Eskolako txalapartariak, Hernaniko bertso eskolako bertsolariak eta irrintzilariak. Baina oraingo honetan, Ttarla ez ezik, Gipuzkoa osoko eta Lapurditik etorritako dantzari txikiak izango dira.

Izan ere beste zortzi talde etorri dira: Astigar (Astigarragako Dantza Taldea), Begiraleak (Donibane Lohi-zuneko Dantza Taldea), Egape (Urnietako Dantza Taldea), Erein-tza eta Errenteria Musikala Errenteriatik, Eskola (Donostiako Dantza Taldea), Haurtzaro (Oiartzungo Dantza Taldea), Ibarla-Meaka (Irungo Dantza Taldea) eta Trebeska (Donostiako Dantza Taldea).

Emanaldiaren hasieran dantza talde guztiek Agurra dantzatuko dute eta bukaerarako utziko dituzte fandango eta arin-arinak.

Bestalde, bihar 10.45ean kalejira hasiko da Hernaniko kaleetan zehar eta herriko auzoak euskal dantzekin girotuko dira.

Zoko guztiak musikaz eta dantzaz betetzeko Euskal Herri osotik 21 talde etorriko dira. Gipuzkoatik, Ostargi (Hernaniko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa), Hernaniko Musika Eskola, Ttarla (Hernaniko Dantza Taldea), Azpeitiko ikastolatik Ikasberri dantza taldea, Ereintza eta Errenteria Musikala Errenteriatik, Eskola (Donostiako Dantza Taldea), Ibarla-Meaka (Irungo Dantza Taldea), Goizaldi (Donostiako Dantza Taldea), Kemen (Irungo Dantza Taldea), Olarri (Oiartzungo Dantza Taldea) eta Trebeska (Donostiako Dan-tza Taldea);Arabatik, Adurtza (Gasteizko Dantza Taldea);Bizkaiatik, Alkartasuna (Bermeoko Dantza Taldea) eta Laguntasuna (Barakaldoko Dantza Taldea);Nafarroa Garaiatik, Basakaitz (Iribaseko Dantza Taldea), Baztandarrak (Elizondoko Dantza Taldea) eta Ortzadar (Iruñeako Dan-tza Taldea);Nafarroa Beheratik, Garaztarrak (Donibane Garaziko Dantza Taldea);Lapurditik, Begiraleak (Donibane Lohizuneko Dantza Taldea) eta Oldarra (Miarritzeko Dantza Taldea);eta Zuberoatik, Barkoxeko Dantza Taldea.

Talde hauek guztiak 13.15ean Gudarien plazan bilduko dira eta Agintari dantza, Agurra, muxikoak, fandango eta arin-arinak eta Larrain dantzadantzatuko dituzte.

Ondoren, 14.30ean dantzariek eta soinujoleek bazkaria izango dute Atsegindegin eta egunarekin eta Dantzari Festarekin amaitzeko omenaldia eta erromeria antolatu dira arratsalderako.

Bestalde, lehengo asteburuan ere dantza izan zen nagusi Hernanin, Ttarla dantza taldeak bere 25. urteurreneko ekitaldiak burutu baitzituen. Aurreko ostiralean kiroldegian Ttarla taldetik igarotako dantzariei omenaldia egin zieten eta ondoren ikuskizun berezi bat eskaini zuten. Larunbatean, jolasak, bazkaria eta erromeria izan ziren.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902