Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
kolimetroak 2018

Kilometroak 2018ko kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte Urretxun

Doinua musika eskolakoek konposatu dute eta letra bertso eskolakoena da

Asier Zaldua - Sábado, 21 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Galería Noticia

KMK 2018ReproducirKilometroak 2018ko kanta abesten, Urretxuko Gernikako Arbola plazan

urretxu- Aurtengo Gipuzkoako ikastolen festa, Kilometroak, Urretxu eta Zumarragan ospatuko da urriaren 7an. Urretxu-Zumarraga Ikastola pixkanaka festaren nondik norakoak aurkezten ari da eta atzo arratsaldean kanta eta bideoklipa aurkeztu zituzten Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Ekitaldian ehunka haur eta guraso elkartu ziren eta, eguraldi bikaina lagun, primeran pasa zuten.

Aurtengo festaren lema Zubiak batuz da eta kanta eta bideoklipa sortzeko orduan ere zubiak batu dituzte. Izan ere, ikastolak bi herrietako beste eragile batzuekin batera egin ditu sorkuntza lan hauek.

Kantaren letra Urretxu-Zumarragako bertso eskolak sortu du eta doinua, berriz, bi herrietakomusika eskolako irakasleek. Normalean lehenengo letra idazten da eta ondoren melodia sortzen da, baina oraingoan alderantziz egin dute. Abestiak ska, rap eta trikitixa ukituak ditu.

Abestiari Uxue Kerejetak, Maddi Martinek eta Sergio Patxukok (Patxuko Nice taldeko kideak) jarri diote ahotsa. Hiru abeslari hauek musika eskolako abesbatza eta musikariak izan dituzte lagun.

Atzoko aurkezpen ekitaldian kanta lehen aldiz entzun ahal izan zen: aipatutako abeslariek zuzenean abestu zuten. Gainera, lehenengoz bideoklipa ikusi ahal izan zen. Bideoklip hau Iñigo Sbeltzak zuzendu du eta, aurtengo festaren leloari jarraituz, zubiak eta elkarlana dira protagonista nagusiak.

Gonbidatu asko Kanta eta bideoklipa aurkeztu aurretik, giroa berotzeko, Kilometroetako hainbat kanta eskaini zituzten play-back modura. Ikuskizun honetan Urretxu eta Zumarragako ikastolako haurrekin batera, Legazpi, Bergara, Oñati eta Zarauzko ikastoletako haurrek parte hartu zuten. Lau ikastola hauetako ikasleek beraiek antolatutako Kilometroak festetako abestiak dantzatu zituzten.

Urretxu-Zumarraga ikastolako adin ezberdinetako ikasleek, berriz, bi herri hauetan antolatutako Kilometroen abestiak dantzatzeaz gain, Oiartzunen, Lezo-Pasaian eta Azpeitian antolatutako festen kantak dantzatu zituzten. Gainera, Iker Rodriguez irakasleak aurtengo abestia dantzatzen irakatsi zien bertaratutakoei.

Urretxu-Zumarraga ikastola pixkanaka ari da aurkezten festaren nondik norakoak. Azaroan leloa, logoa eta arropa aurkeztu zituen, orain abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu eta aurki zirkuituaren berri emango du.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902